viernes, 21 de marzo de 2025

AUZORA BUELTAN


 

   Gurea ere behinola izandako bizi-hotsa

Abenida ingurumarietako egunerokoan
Ume txit bihurria izan nintzeneko ahotsa
Paradisu faltsurik gabeko haurtzarokoan.

Non dago orduko denda, taberna edo botika
Galdezka dut atsoa aho zabalik etengabean.
Gaur kebab, jokoetxe edo klinika dermoestetika
Aizu, ama, hamarkadak ez dira pasa debaldean.

Edo aitak ezkutuan eroaten ninduen Politena,
Gure ama akademiatik noiz irtengo esperoan.
Edo arratsaldero litxarreriak erosteko Beyena,
Haurrok gozatzen genituen gutizien mordoan.

Eta orduko denda eta taberna itxiekin batera
Ezagun edo lagun zitzaizkigunon oroitzapena.
Azalez baino ez eraldatutako kale giro berbera
Auzora bueltan berriz pozik egoteko itxaropena

No hay comentarios:

Publicar un comentario

EL RESORT

         Sueño que por la razón que sea estoy sobre una tumbona en una playa inmensa de fina arena blanca y frente a un mar manso y de color...