viernes, 23 de mayo de 2025

GORROTOA PATU


 

 Aurreneko Nakbaz eta gero

Gorrotatu gintuzten
Euren herrietatik bota genituelako
Euren lurrak lapurtu genizkielako
Euren gainean gure aberria eraiki genuelako.
Hamasen erasoaz eta gero
Gorrotatzen gaituzte
Geure jendea erruki barik askatu nahi dugulako
Geure herria etsaietatik libre nahi dugulako
Geure mendekua gogotik bete nahi dugulako.
Gaza erabat suntsitu eta gero
Gorrotatuko gaituzte
Zeuen itxurakeria agerian utziko dugulako
Zeuen itxaropena zeharo zapuztuko dizugulako
Zeuen ezaxola ere genozida bihurtuko dugulako.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

MUSEOA

        - B enetan txundigarria Yad Vashemeko Holokaustoaren museo hau, ezta? Hunkituta nago oso. - Bai, ikaragarri ondo azaltzen du nolakoa...