viernes, 23 de mayo de 2025

CLARA SCHUMMAN ETA ENPARATUAK


 

     Atzo arratsaldean, nire eguneroko ibilalditik etxera bueltan nenbilela, musika klasikoa etengabe ematen duen irrati kate bati adi-adi nengoen Clara Schummanen pieza bat adituz, bere senar Robertentzat propio sortutako "bariazioak". Orduantxe gogora ekarri nituen Clarak bere egutegian idatzitako hitz famatu batzuk, etxera iritsi orduko apaletegietan bilatu nituenak.

"Behin edo uste izan nuen sortzeko talentua nuena, baina uko egin nion uste horri, emakumezko batek ez du konposatu behar. Gutako inor ez da egiteko gauza izan, zer dela eta nik besterik espero behar nuen".
Eta bai, amore eman zion Clarak bere berebiziko talentua jendaurrean ezagutarazteari. Egia esan, berak nahi edo agindu baino gehiago konposatu egin zuen. Hala ere, bere senar Rober Schumman musikagile famatua izan zen Clararen lan asko eta ikaragarri ederrak jendaurrean interpretatu egin zituena, gehienetan harenak bailiran.
Orduan ere, Clararen istorioa behin gogora ekarrita, eta honekin batera bera bezalako beste emakume konposatzaile batzuena ere bai, Fanny Mendelsshon, Alma Mahler, Nannerl Mozart, besteak beste, eta Robert Schumman pianoaren aurrean eserita eta ezin maisuagorik joka ari zen bere emaztearen atzean irudikatutakoan zera asmatu nuen: bizkarroi hitzaren errotiko esanahia.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LOS SUEÑOS, SUEÑOS SON, Y LAS PESADILLAS...

         E sta noche he soñado que me levantaba por la mañana y que al ponerme delante de la caja tonta con el programa de debate sobre la a...