viernes, 23 de mayo de 2025

EZEZAGUN HORI


 

   Zuek ez duzue ezagun

munduko gizakumerik ezkorrena.
Nik bai, nire ama da.
Oraintxe bertan sukaldean harekin gosaltzen
Ditxosozko kaxa ergela ixiotuta.
Dena zaio desatsegina
Dena zaio itsusia
Dena zaio etsigarria
Dena zaio samina
Bai berbajario agortezina.
Nekatzen du Aita Santuarenak
Nazkatzen du Euskal Telebistak
(Egia da esanda telekate guztiek)
Nabaritzen du bere inguruan dena
zikina
ustela,
ugerra,
zakarra
Narrasten du bizitzak.
Kexak parrastaka
Kexak etengabean
Kexak goiz-gauean
Kexak antxintxika
Ezer ez du gustuko
Ezer ez du zuzen
Ezer ez du eder
Ezer ez du bideko
Dena du gorroto.
Gauzak horrela
Kafesnea bukatuta, diot,
Egin nahi nuke nire buruaz beste,
Baina beldur naiz,
Suertatzekotan oker,
Leporatuko zidan
Ez dakidala suizidatzea
Behar bezainbeste.
Horrexegatik aukeran
Etxeko atea zabaldu
Eta bi aste barru berriro
Ikusiko ez dudan bistan
Hartzen dut arnas.
Tamalez, sukaldetik heltzen zait
Nire amaren berbaroa:
"Nik ez nuen urtetan gorrotatutako
etxe hau laga nahi pisu ziztrin batera aldatzearren".
Bai, nire buruaz beste egingo det!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

EL RESORT

         Sueño que por la razón que sea estoy sobre una tumbona en una playa inmensa de fina arena blanca y frente a un mar manso y de color...