sábado, 12 de mayo de 2012

KUTSADURA EFEKTUA

Nire hiriko euskaltzaletasunaren kontura behin berriro, nola ez, blog hau aurrera ateratzeko zioetariko bat izanda, hots, Gasteiz zein Arabako euskal gaien berri ematea badaezpada norbaiti ardura zaion. Ikusi berri dut zuzeu.net.ean Bilduko zinegotzi den Itziar Amestoiri egindako elkarrizketa, denetarik erantzunez, hots, betiko leloak politikaren kontura ene ustetan. Galdetzen diote ere ea udaletxean euskara entzuten den: berak Bildu iritsi denetik gero eta gehiago entzuten dela erantzuten du. Areago, Amestoik dioenez badirudi gainontzeko zinegotziak ere euskara gero eta maiago erabiltzen saiatzen ari direla, badago beraz kutsadura moduko efektu bat edo. Badago beraz, eta Bildukoekiko distantziei behar bezala eutsita ere, gutxienez harik eta hauek azken urteotan gertatutakoaren errua nola edo hala euren gain hartu arte, hots, ETAk eta enparatuek eragindako min eta kalte guztiak behar bezain ondo eta ozen gaitzetsi arte, aitortu beharrean oso ondorio pozkarria izan dela euren itzulera, EAJkoen aldera ezker-abertzaleen euskaltzaletasunarekiko konpromisoa hamaika bider handi, gogor eta zintzoagoa delako, gauzak behar bezala esan behar. Baina baldin badago azpimarratzekorik, hori omen da Gasteizko Bilduren zinegotzi taldeak erakusten digun adibidea, ezin argiago baitago nork edo nork aurreneko aurrepausoa eman behar duela gainontzekoak, ez baldin badira guztiak bain behintzat aldez aurretik emateko gertu egon zirenak, honen atzetik joan daitezen. Nire ustez bada oso metafora polita eta zehatza euskararen garapen eta batik bat egiazko biziraupenerako, hizkuntza honen etorkizuna betiere egon baita euskaldun baikotzaren hizkuntzarekiko konpromisoan, edo bestela esanda, euskaraz egiteko eta euskara zabaltzeko borondatean. Txalotzekoa beraz Gasteizko Bilduren zinegotzien euskararekiko jarrera, benetan eredugarria.



No hay comentarios:

Publicar un comentario