martes, 28 de agosto de 2012

OINAZTAR ETA GANBOATARREN HERRIAN



                                                     Oñetaco lurrau jabilt icara,
                                                     Lau araguioc vere an verala,
                                                     Martin Bañes Ybarretan il dala.
                                                    Artuco dot escu batean guecia,
                                                    Bestean çuci yraxeguia,
                                                    Erreco dot Aramayo guztia.
                                                   (Martin Bañez-en eresia, 1464-XVI)



Oinaztar eta Ganboatarren herrian: Zer ondorioztatu behar beste gizaki batzuk akabatu zituztenetaz eta behin espetxetik at eta etxera bueltan egindako min edo kalteaz gogoeta sakona egin beharrean politikaz ari dira hitz eta pitz deus egin ez balute bezala. Zer ondorioztatu behar holako jokaerak ulertu, zuritu edota txalotu egiten dituztenetaz...

Oinaztar eta Ganboatar herrian oinaztar ala ganboatar baldin bazara badakizu ondo asko nola jokatu zure eguneroko bizian. Izan ere, ganboatar ala oinaztar baldin bazara badakizu nortzuen alde zauden eta nortzuen kontra, betiko eta betidanik gainera, zeintzuk diren zure betiereko etsaiak; zergatia akaso ez, dagoeneko etsaitasun horren egiazko zioa oso ahaztuta ote duzulako. Baina, oinaztar baldin bazara edozein ganboatarrek esan edo egindako guzti-guztia gaitzetsiko duzu printzipioz, ez diozu sekula santan men egingo berak guztiz zuzen izanda edo gauzak behar bezain ongo eginda ere, ezingo duzu egin zu bezalako oinaztarra ez delako, zure taldekoei traizio egin zenezaiekelakoan. Hori dela eta, berdin dizu zu bezalako oinaztarra ez den edonork esan edo egin lezakeenak, ez duzu inoiz aintzakotzat hartuko zuretarra ez delako eta kitto, oinaztarra ez izanda, are okerrago, ganboatarra izanda, oraindio ere asmatua izango ez duzun zerbaiten erruduna izango baita. Gainera, baduzu beste betekizun bat zu bezalako oinaztarrak ez direnekiko, erdeinua zor diezu printzipioz, gaixoek ez baitute zuk izandako ohorea oinaztarra izateko, edo are okerrago, gaixoak izan beharrean gaiztoak daitezkeelakoan, zu bezalakoak ez baldin badira ageri da zu gorrotatu edota mesprezatzen zaituztela halabeharrez, ziur aski, ezin da besterik esan, zuk bezala ez baldin badute pentsatzen oinaztarrak ez direlako omen da, ezin dute gainera zuk bezala sentitu, ezin dute inondik ete partekatu zure eritzi, gustu edo sentimentuetariko bat, bai zera!, eta kritikatu, gogor ere larrutu edo egur ematen baldin badizute zuk egin edo esandako zerbaitegatik zu bezalako oinaztarra edo ganboatarra ez delako omen da, ezinezkoa da beste zergatik, etsaiak dituzu nahitaez zure taldekoak ez direlako, gaizto halakoak! 

Eta oinaztarra ala ganboatarra zarenez, zure etsaiak ezin hobeto bereizita, badakizu ere zuk zapaltzen duzun lurrak jabe bakarra duela zuretarrak, gainontzekoak ez baitira bertakoak oinaztarrak ala ganboatarrak ez baldin dira, kanpotik etorritakoak eta bertakoak izateari behin edo behin uko egiten ziotenak baizik. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...