domingo, 5 de agosto de 2012

EZER BERRIRIK EZ EGUZKIPEAN II



Urtero bezala sorterrian pare bat aste baino gehiago pasa egiten dudala, nire aspaldiko giza ingurumenarekin topo egiteko berriro aukera dudala, beti suertatzen zait zer edo zer hemen bizi den hizkuntzekiko zentzu/arduragabekeriarekin zerukusirik duen pasadizoren bat edo. 

Bilboko Alde Zaharreko taberna batean gaudela, zerbitzariari galdetzen diot ea nongoa zen zurrutean egin berria nuen txakolina. "Laudiokoa" erantzuten dit erdaraz. Ah ze ondo, Arabakoa beraz, baina zer dela eta, galde egiten diot nire buruari, Laudio esan didan Llodio esan beharrean, denok ondo asko baitakigu erdaraz ari ginela Llodio esan ohi dela, euskaraz ordea Laudio esateko joera nagusitu edo ofizializatu egin da Euskaltzaindiaren aginduz edo. Funtsea, ostera, dikotomia horrek ez du buru buztanik, zergatik balio du Laudiok euskaraz eta ez Llodiok, biak erro latinezkoak dira, biak Laudianum hitzetik sortuak edo eratorriak, zer dela eta bata bestea baino euskaldunagoa? Eta, batez ere, zer dela eta erdaraz ari garela Laudio esan behar aukera horrek euskaldunago edota abertzaleago jantziko bazintu bezala. 

Nire gurasoak bizi diren herrixkara noala, Zaldiaran magalean, errepidearen ondoko iragarki ia guztiak erdarazko edukiak ezabaturik daude sprayz, erdarazko aldaerak ezkutatu nahian baton batek daki zer nolako asmoz gehiengo erdalduna duen hiri batean. 

Lizarralde edo Estellerrirantz goazela bidegurutze bateko iragarki batean aldiz Lizarra hitza ezabatu egin dute Estella hitzaren ondoan, bertan badirudi ez zaiela batere atsegin euskarazko aldaera, Nafarroan gaude eta euskaltzaleen eta euskara gorrotatzaileen arteko bataz bestekoa oso bestelakoa dela ematen du nire herrian gertatzen denaren aldean.

Zeledona jeisten has dadin txupinazoa ixiotu dute aurten hautatutako lau euskaltzalek, erabakiarekin hiriko euskaltzalegoari keinu bat egin nahi izan diote Udalekoek. Primeran dago, eskertzekoa aspaldiko partez Gasteizen euskaltzale pila bizi baita betidanik. Hala ere, hirian bertan gehien irakurtzen den egunkariak kontrako iritziak azaltzen dira, badagoelako Gasteiz honetan euskara biziro gorrotatzen duen hiritar multzo zabal bat. Horrenbestez euskararekin zerikusirik duen orok euren onetik ateratzen ditu, ez dira gauza printzipioz euren aburua zein gogoan bakar-bakarrik erdaldun peto-petoa den hirian haiek gustoko ez duten beste errealitate bat onartzeko, ez balego bezala jokatzen dute eta aurtengo txupineroak aukeratzeko zioei muzin egiten diete gogoz eta bihotzez, aniztasuna noizbait aipatzen baldin badute betiere izaten da haiek gogoko duten gizarte eredu bakarra aldarrikatzeko, sekula ez haiek ez bezala pentsatu, bizi eta batez ere maite egiten dutenena, noski.

Ezer berririk ez Euskal Herriko eguzkipean.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...