miércoles, 11 de noviembre de 2015

MIKEL ZABALTZAREN HILKETA



Mikel Zabaltza kolpeka akatu eta gorpua Endarlatza ibaira jaurti zuten. Nortzuek? Haren etxetik eroan zutenek, txapelokerrek. Mikel Zabaltzak ez zuen ETArekin zerikusirik. Eta izan balu, orduan bai, orduan bere hilketa bidezkoa zatekeen? Badirudi Espainia aldean eta gure artean ere horrela uste duten asko eta asko daudela; ez dira jabetzen, ez, holako usteak ETAren diskurtso osoa zilegitzen duela. Mikel Zabaltzaren hilketaren kontra protesta egin genuen klasean eta kalean; orduan ere gure segurtasunaren alde lan egiten zuten/duten indar ez errepresiboek gogara, erruz, jipoitu eta atxilo ere eroan gintuzten komisaldegiraino, edo ez, komisaldegira bidean bertan bakar-bakarrik, badakit bizi izan dudalako gertu-gertutik, jipoitzen jarraitze aldera. Mikel Zabaltza bezalako hainbat biktima errugabek ere pairatu egin zuten indar ez errepresibo, edo sasi-errepresibo, edo noizik behin bakarri errepresiboen bidegabekeria. Mikel Zabaltza ez zen indarrok garbitu zuten errugabeko bakarra. Hala ere, PPko Alfonso Alonsoren hitzetan Mikel Zabaltzaren hilketa ezin da inondik inora ere ETAk eragindako hilketekin parekatu. Izan ere, Alfonso Alonso bezalakoentzat Mikel Zabaltzaren hilketa gogoratzea ETAk eraildakoenarekin batera irain garbia bezain larria da azkenontzat. Jakina ezetz, ezin dira parekatu Mikel Zabaltzaren bezalako hilketak ETAk eragindakoekin, zeren eta, Alfonso Alonso eta enparatuen logika berberari eutsiz, ETA erakunde kriminal bat baitzen eta Mikel Zabaltza akatu zuten txapelokerrak ordea... Potroetaraino batzuen zein besteen alderdikeria sarraskijaleaz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...