lunes, 9 de noviembre de 2015

SORGINETXEKO DAMA




Sorginetxeko Dama hotza da, arima hilik duten izaki guztien antzera. Izan ere, haren agurrek betiere izozten zaituzte bere etxera sartu bezain laster, jelazko keinuak ditu-eta. Sorginetxeko Dama beti ari da bere ingurukoei ziri bat sartzeko prest, ez du aukerarik galtzen, edozein huskeriak balio dio ziztada bat emateko alboan duen edonori. Sorginetxeko Damak ez du batere gustuko bere alabaren gizonaren herriko ezer; gizonak, jakina, ez du tutik ere esaten berari asaldatzeko motiborik ez ematearren, gizonak denetarik berba egin gurago du bere herri edo hiriarekin zerikusirik duten gauzez izan ezik, bere familia eta abarrekoak batik bat, ezin du inolako aipamenik egin amasorgina ez aztoratzearren. Sorginetxeko Damak ezin du jasan, berehalaxe sudurra muzin ohi du bere alabak bere gizonaren etxekoen gorabeherak hizpidera ekartzen dituenean, antza denez bera ez den beste amama badagoela berebiziko mina egiten dio, beharbada ere bere alabak estimatu, maite ez duen beste andere bat munduan badagoela ikaragarri mintzen du; alaba bakarra da, kosta egiten zaio ulertzea munduan bera ez diren beste gizakume batzuk ere arreta merezi dutena. Sorginetxeko Damak badu ere bazkalosteko guztiak ozpintzeko joera bizia, beti ari da bere ondokoekin lehian edozein pitokeria hizpide dela; bere gainerakoekiko iskanbiletan betiere pattarra lagun du, dena esan behar da. Sorginetxeko Dama betiere ari da gaizki esaka ezagun dituen guztien kontura. Sorginetxeko Damak ikaragarri gogait egiten du. Egia esan, Sorginetxeko Dama askotxo aspertzen da erretiroa hartu zuenez geroztik, bere sorginen batzarreko nagusia zen eta orain bere etxean dago inork gutxi estimatzen dituen pozimak eta prestatzeari ekiten jotake. Sorginetxeko Dama lehen baino sorgin gutxiago dela diote bere ingurukoek, ni ordea ez naiz gauza aldea inon ikusteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...