lunes, 16 de noviembre de 2015

SARRASKIA PARISEN



Ez, ni ez naiz inondik inora Parisen gertatutakoaren erruduna europarra, zuria eta kulturaz behintzat kristaua izateagatik. Atentatuen errudun bakarrak asasinoak eta nolabait, zuzenean edo zeharka, sustatu eta lagundu egin dituztenak dira bakar-bakarrik. Areago, asasino hauen asmoetariko bat guk gure burua errunduntzat jotzea delakoan nago. Nazkatzen naute gu mendebaldekoak etengabe errundu nahi gaituztenek aberatsagoak, garatuagoak, libreagoak izateagatik, hau da, ekinaren ekinez eta gure Historia mendeetan zehar eginaren eginez lortutako garapen sekula ez bikaina edo erabatekoa munduko ezbehar eta bidegabekeria guztien arduradun bilakatu nahiak. Badakit gauzak hain xinpleak ez direla, nazioarteko interes estratejiko pila dagoela, uste baino maizeago mendebaldeko ustezko baloreei muzin egiten dietela gure agintariek. gehienetan egiazko boteretsuen aginduetara ere bai; baina, berriro diot, ni ez naiz erruduna, nik inoren zapalkuntza edo akabera edo erabaki ez ditudalako, nik ez diodalako Arabia Saudiri inolako babesik eman haren zabor wahabita munduan zehar barreia dezan, nik ez dudalako inongo herri mulsumanaren inbasiorik onetsi. Eta bai, aitortzen dut, ondo asko jakinda ez dela batere zuzena: hildako frantsesak gertuago sumatzen ditut Afganistangoak, Siriakoak edo beste inongoak baino, frantsesekin erabat identifikatzen naizelako, gehienek nire bizimodua zein baloreak konpartitzen diruztelako. Ezta justoa, ez, badakit, egozentrismo garbi- garbia da, gizakume guztiak berdinak gara, noski baietz, onartzen dut, baina azken hau zor diot nire arrazonamenduari, gainerako guztia ordea bihotzak eragindakoa da, ez bainaiz perfektua, makulagabekoa, baditut nire pekatuak ere eta azken hau aitortzen dut argi eta garbi; sarritan bihotzak agintzen dit buruak baino gehiago. Dena dela, hobetzen, ontzen, saiatuko naiz, zin dagit.

No hay comentarios:

Publicar un comentario