viernes, 20 de mayo de 2016

HIRUDIA

Asturgintzaren berri

 
Argazkia: DONOSTIA KULTURA / BESTEAK
2016-05-19 / Txema Arinas - Idazlea
D
uela pare bat aste Asturiar Hizkuntzaren AkademiakDía de las Lletres Asturianas ospatu zuen urtero bezala; bada beraz abagune ezin hobea asturieraz egiten den literaturaren gainean begiratu bat egiteko; batez ere gurearen aldean kontuak ateratze aldera. Ezer baino lehen, asturiar andanak hizkuntza dela ere ukatzen duten hizkuntza baten aurrean gaudela nabarmendu behar dugu. Izan ere, asturiar askoren artean badago joera oso hedatu eta batez ere politikoki interesatu bat asturiera gaizki mintzatutako gaztelera edo erromantze mota zahar eta zatar bat dela aldarrikatzeko: baserritarren berbeta arrunta. Ezaguna, ezta? Honen adierazgarri dugu orain ez dela asko Oviedo Filologia Fakultatean gertutakoa Emilio Alarcos filologo entzutetsuaren omenezko ekitaldi batean. Parte-hartzaileetariko batek poema bat irakurri zuen asturieraz Alarcosen seme zein alarguntsaren sumina eraginez. Fakultate berean irakasle den Alarcosen semeak ezin ozenagorik aldarrikatu zuen: «Asturiera politikari zein filologo kirten batzuen gezur hutsa baino ezta».

Edonola ere, hizkuntza peto-petoa izanda ala ez, asturiera ez da ofiziala bere jatorrizko lurraldean. Asturiasko Gobernuak Jovellanos ilustratu famatuak berak sortu nahi zuen Academia dela Llingua Asturiana sostengatzen du diruz, eta Hezkuntza Sailak asturiera ikasgaia eskaintzen die hautatu nahi duten gurasoei: astean lau ordu. Baina besterik ez, asturiar agintariek ez dute inolako asmorik asturiera sustatzeko, ez baldin bada itxurak egiteko, hots, Asturiasko Estatutuak asturierari buruz dioenarekin betetzearren. Asturiera ez da ofiziala eta horrenbestez guztiz baztertuta dago hedabide gehienetan. Telebista zein irrati autonomikoan, kasuko, dena gazteleraz dago folklorearekin zerikusirik duen telesaioren bat alde batera lagata, jakina. Eta ez da bat ere harritzekoa halako bazterketa zeren eta asturierak nolabaiteko presentzia lortzen duenean lurraldeko bi indar politiko nagusiak berehalaxe asaldatzen baitira gazteleraren nagusigoa arriskuan ikusi orduko. Azken honen adibiderik garbiena duela gutxi Asturiasko Parlamentuan gertatutakoa izan da: Mercedes Fernandez PPko buruzagiak honako hitzok esan zituen prentsa-aurre batean Izquierda Xunidak asturieraren sustapenarekin elkarlotutako dokumentuak asturieraz ere idatziak izan zitezen egindako proposamen bat eragotzi eta gero PSOEren laguntzaz: «Lortu egin dugu gaztelera izatea parlamentuko hizkuntza bakarra».

Nola da posible tamainako gorrotoa asturiar alderdi nagusien partetik asturierarekiko? Beldur dira Katalunian, Galizian edo EAEn bezalako hizkuntza egoera bat sortzeaz Asturiasen, eta honekin batera Espainiaren betiereko batasuna zein gaztelerazko uniformetasuna kolokan ipiniko duen balizko astur-nazionalismo batez. Gauzak horrela, asturiera hizkuntzatzat gaitzesten duten guztien itxaropena asturiera belaunaldi gutxi batzuetan gaztelerarekin erabat nahastea omen da; asturieraren arriskurik handiena hori baita, gazteleratik hain gertu egonda, ezin da jakin gaur egungo asturiar hiztunek jatorrizko asturieraz egiten duten ala asturiar kutsuzko gazteleraz.

Hala eta guztiz ere, badaude asturiera biziki maite eta lan egiten duten asturzaleak, asturiera batu batez asturierazko kultura sustatzen saiatzen direnak, asturieraz kantagintza, antzerkigintza eta literatura egiten dituztenak. Literaturari dagokionez badaude ere bizpahiru argitaletxe asturierazko liburuak kaleratzen dituztenak oso sostengu murritzez erakundeen aldetik. Eta egon badaude oso maila oneko idazleak, besteak beste Historia Universal de Paniceiros (2004) asturieratik gaztelerara itzulia izandakoan arrakasta handia lortu duen Xuan Bello. Badaude, beraz, delako asturgintza kosta ahala kosta aurrera ateratzen saiatzen diren boluntario benetan saiatu batzuk, sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...