Behin batean Caracasen, ez naiz gogoratzen nire lehengusinaren baten etxean edo biotako baten lagun batzuenean afaltzen. Mahai inguruan eserita zeuden gehienak 30-40 urteko profesionalak, ustez unibertsitatetik pasatutakoak, ezin esan eskuinekoak zirenik, beharbada liberalak, hau da, hainbeste miresten zuten Estatu Batuetan ohikoa denaren arabera, hau da, ekonomian jabego pribatuaren defendatzaile suharrak, bai, hots, edonolako zergak eta printzipioz ezbidezkoak direlakoan daudenak, baina gizarte arloan behintzat eta agian azalez bakarrik oso irekiak, aurreratuak, gizabanakoen libertatea lege zutela etengabe aldarrikatzen zutenak nolabait esateko, edo bestela esanda, euren maila ekonomiko altuari zein bizimodu guztiz zarrastelari eustea eragotziko zien edozein politikaren kontrakoak ezer baino lehen. Mahai inguruan geundela berehalaxe atera zen Chavez hizpidera. Nik uste izan nuen oso abagune ederra izango zela haiek bezalako "eskualido" ikasi edo ilustratu batzuek delako bolivariar iraultzari buruz zer nolako iritziak zituzten asmatze aldera. Nik gogoratzen dudala, eta ondoen gogoratzen dudana harri eta zur utzi gintuztela izan zen, Chavezen ileari buruzko disertazio zein eztabaida luze bat izan zen. Izan ere, mahai inguruko gehienek Chavezen ile kizkurra hizpidetzat hartu zuten egiazko "natiboa" ez zela argudiatzeko asmoz, hau da, Chavezen zainetan esklabu beltzen odol gehiago zebilela Colonen aurreko indiarrena baino. Gauzak horrela, mahai inguruko gehienek Chavezek venezuelar herri xehearen buruzagia izateko batere eskubiderik ez zuela ondorioztatzen zuten. Nolatan esklabu beltzen ondorengo bat Bolivarren ondorengoa, batez ere kontuan hartuta beltzak ere kanpotik etorri zirela eskualido gehienen modura. Euren esan arin eta hordietan bolivariar iraultzak ez zuen zentzurik Chavez bezalako "zambo" (indiar eta beltzaren artekoa) baten agindupean mendetan baztetutako venezuelar herri mestizoak gobernatzeko eta batez ere haren eskubideak aldarrikatzeko venezuelar gehiengoa bezalako mestizo peto-peto bat izan behar zuen eta. Ba hori, halakoak ziren gauzak Caracaseko eskualido sasi-ilustratuen artean...
martes, 24 de mayo de 2016
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario