viernes, 7 de febrero de 2020

ASTEKOAK


Hara, eta ni sinistuta egiazko modeluak oso bestelakoak zirela, antz handiagoa zutela nire.... barne demonioekin eta. Edonola ere, euren pentsamolde mehar eta petralez libre bizi nahi dugunon bizitza nola edo hala, kosta ala kosta, zapuztu edo behinik behin ozpindu ohi digutenon eredu.

Eta haragizkoetara itzulita; nola konbentzitu ote zituzten posatzeko?

-Bai, bikote, iparramerikar zintzo, zuhur, langile, fededunaren eredu zaituztegu,

-Beharko, margolari jauna, beharko!




Atzo aditu nion hezkuntzan aditua omen zen bati ezin dela haurrak berdintasunean zein gainontzekoekiko errespetuan behar bezala hezi autobusetako markesinetan Netflis eta gainerako tele-plataformen iragarkiek bestelako mezuak erakusten baldin badizkiete ikaslei; kendu beharrekoak direla. Eta, edozer kendu beharrean, publizitatea zein errealitatea behar bezala bereiztea irakasten baldin diezue???? Esaterako... Benetan, kopetaraino gure garaiko puritanoekin.






Hara, duela pare bat minutu nire amaren etxeko bulegotxoan landalan ari nintzela, ordenagailuari atxikita baina gogoa, aldiz, hor nonbait galduta, hau da, begirada leihoan zehar saihestu zaidala oharkabean, harrapakari hegan ikusi dut, ezin zehaztu arrano, belatz, miru ala mirotz zen lekutan baitzegoen, baia tamainagatik zapelatza zelakoan nago. Tamalez, ez dut argazkian harrapatzerik izan; baina, hori bai, aitor dut gauzok gero eta gehiago hunkitzen nautela. Izan ere, nik uste dut denbora naturari erreparatuz alperrik galtzea beti merezi duela. Dena da hain ederra, ezen...




Guardiako sasi euskaltzaina.


Bai, "La Leze" da herri izendapenik ezagunena, hedatuena, erdaraz ari garela; baina, aizue, egiazko toponimoa, historikoa, "Lezea", "Martínez de Lezea" edo "Diaz de Lezea" bezalako abizenak eman dituena hain zuzen, Lezea da, bertatik ere "la" artikulua erdaraz; ala ez al dakizue zer den "leze" bat?. Benetan bitxia, gauza batzuetarako euskara gora eta behera; baina, Arabako gauzak irizpide direnean, puta ideiarik ez.. Eta bai, "dudik ez", ospitaletako itxaronaldiak oso luze eta aspergarriak dira.




Ba bai, hemen gaoz, geure amaren enegarren ustezko huskeria batengatik, dena bikain, milacñ esker aldez aurretik, faborez ez zoriondu, denbora asko galtzen da-eta baban-banan eskertuz. Halere, dena errezegia omen zen lehendabizikoz eta Txinako delako corona ekarri behar ospitaleko itxaronaldi luze aspergarriok animatzearren edo gaur hedabide guztiek ondo asko iragarri bezala... Orain ba, ez dakit nik egiazko izurria ez ote den zure amaren gelakidearen senitarteko bat izatea gainerakoen solasetan etengabe eta ezustez sartzen dena, esaterako, erizainak zure amari edozer galdetu eta berak inork baino lehenago erantzuten dio.



Eta giza aniztasunaren gorazarre egin ostean giza tratuaren ajeak. Auskalo nongo itxaron-gelan nagoela liburu bat eskuartean nire aurrean esperoan zein eserita ere dauden hiru emakumezkoak nire kontura hitz eta pitz.

-Ba, ze gurozu esatia, nik ezingo nauke leitu hamen esperoan gaozela, eztauket burue berba honek edo besteak ze esan gura dauen pentsetako edo.
-Bai, gainera zetako daukogu sakelakue ezpada denboria arinao pasetako?

-Bai neska, hona liburu bat ekartia be, hori ei da itxurak eitxeko eta...

Eta honekin batera segapotoaren bidez bideoak-eta etengabean eta ahotsa kentzeke ikusten dituztenak euren etxeko komunean baleude bezala, segapotoa belarrian oihuka ari direnak euren senitartekoekin denok eduki dezagun euren intimitatearen berri, edota euren bizitzaren ala unean uneko asperduraren nondik norakoak kontatzeko imintzio egiten duten koitauak.
Gizadia zoragarria da kontzeptu gisa, gizakiak banan-banan "eztakipanik"... Neu ere badakit jana aparte ematekoa naizela; izan ere, nire nagusien gainerakoekiko berezko uzkurtasuna zein errefusa gero eta ageriago erreparatzen dizkiot nire buruari ia oharkabean eta ia ere bizi osoan berdin jokatuko ez nuela agindu arren, eta gainera damurik ez.




                                                              ZAHARTU AHALA


Zahartu ahala azkarregi omen doaz urteak.
Denboraren joana gogoaren egonezina.
Bizitza ezerezten zaigu eskuen artetik
Atzera begira dena da bataila-leku.




Zahartu ahala astunegiak omen dira egunak.
Denbora da zerbait burutzeko obsesioa.
Bizitza bilakatzen zaigu zorrik behinena.
Atzera begira dena da porrotaren lorratza.


Zahartu ahala motzegiak omen dira orduak.
Denbora da beti faltan dugun ondasuna.
Bizitza antolatzen da geure apurren arabera.
Atzera begira erlojuak eskuzabalagoak ziren.


Zahartu ahala zinkurinak omen dira minutuak.
Denbora da mikrouhin-labearen hotsa.
Bizitza zenbatzen da piluletan edo taulagailutan.
Atzera begira dena da azken agurra.


Zahartu ahala ez dago galtzeko segundurik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...