viernes, 8 de mayo de 2020

HOTZETIK ETORRITAKO ERRUSIARRA



Hitzen Uberaneko Komunitatea sailean: http://uberan.eus/?komunitatea/Txema/item/hotzetik-etorritako-errusiarra

Zapatu gauean Aldapa tabernako ate ondoan kopa bana eskuan genuela azaldu zitzaigun Alexander, doi bi metroko gizon ilehori mardul bat.

-Noizkoa da Gasteizko Alde Zaharra? - galdetu zigun errusiarrak.

-Zeeer?

-Zenbat urte ditu?

-800 urte inguru. Zer dela eta?

-Nire herrian ez dugu hain hiribildu edo eraikin zaharrik...

-Nongoa zara zu?

-Ni San Petersburgoa naiz.

-Hara nor! Eta zer dela eta gure Gasteiz honetan?

-Canada aldean hainbat urtez zuhaitz mozketan jardun eta gero aurreztutako diruaz hona aldatu nintzen nire familiarekin.

-Zer ba?

-Vodkatik Erroxiako ardora aldatu nuelako.

-Bai, ondo, primeran, ezin hobeto egin duzu, hemen munduko ardorik onena dugu eta.

-Baina vodka oso ona da hotzari aurre egiteko.

-Hemen hotz handia egiten du, bai; baina, ez Errusia aldean bezainbeste.

-Ez, nire jaioterrian sarri askotan 45 gradutik behera egoten ginen.

-Ikusten? Ondo egin duzu gure ardora aldatuta...

-Ez dakit ba, batzutan vodkaren mina dut eta.

Eta gure bikote banari inondik inora uler ez zezaketeen errusierazko erretolika bat dedikatu eta gero, berdin dio Serguéi Makovskiren bertsoak ziren edota ohean txerrikeria errusiarrak egiteko proposamen lizun ozen bat, Alexanderrek alde egin zuen etorri bezala San Miguel elizako aldapan gora Gasteizko Alde Zaharreko tabernazuloen segizioaren atzetik.


Txema Arinas
Oviedon, 2020/05/08

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...