-Eta horrela noiz arte?
-Auskalo, aititak kontatu zidaan umea zela normaltasun berria zeritzotena.
-Ba ni kopetaraino nagon
-Normala.
-Normaltasun zaharra.
-Hi normala al haiz?
-Hik zer uste dun?
-Biboterik al duk?
-Hik bezain sarria
Jabetu naiz aspaldi hontan ezer gutxi benetan atsegina, are interesgarria, konpartitzen dudala, ia dena petrala dela egunero, garaiotan besterik ez balego bezala. Horrenbestez, honatx Asturiaseko taxuzko marabila bat: Llanes aldeko "verdinas", hau da, indiaba/ babarrun berde txiki izugarri goxo bat beti itsasoko fruituekin prestatzen dena, gurean gaur almeja potolo eta otarrainxka batzuekin, besteak beste, lagundutakoa. Betiere bertako Fabrisa izeneko sukaldari oso ezagun baten errezetari jarraituz. Ezin asmatu, ezin azaldu berbetan egia esanda, zeinen goxoa zegoen Ribeiro txit duin batekin batera. Edozela ere, gauza txikiak, hutsalak, huskeriak, ere nahi baduzue, bizimodua nola efo hala arintzen dutenak, bizigarri esistentzialak.
*argazkia, bakit, erdipurdizkoa da, nahi baduzue emozioak lausotua, Ribeiro botila erditik gora hustu eta gero otu zait eta enegarren txorakeria hau "perpetratzia".
-Idazle aparta da, arrakasta handikoa, batez ere bere adierazpenei errepatzekotan.
-Zer dio, ba?
-Bizitzaren muinera itzuli beharrean gaudela esan du, betiere hutsalkeriak alde batera lagata, lurrera lotuagoak eta batez ere gizatiarragoak.
-Arrunkeriak, memelokeriak, ekarri hutsala.
-Horixe, denok aditu nahi dutena, hain zuzen.
-Bai, sari guztiak jasoko ditu duda izpirik gabe.
-Nobel Saria omen...
-Nor gara gu?
-Ergelak gara gu!
-Baietz ba! Gora "Ergel" Herria askatuta"!
-Gu gara erre ezin zenituzten ergelak!
-Nekane kanpora!!!
-Hori, hori! ¡¡A dar la Murga a otros!
No hay comentarios:
Publicar un comentario