jueves, 5 de enero de 2023

ALEGIAZALEAREKIN BERBETAN

 


Urtero lez Felix Mariarekin berbetan jardun dut idazle lanari buruz. Merezi al du tematzea lau katuk irakurria izateko? Merezi al du idazteak eragiten dituen nekeak zein buruhausteak, gainerakoen gaizki ulertuak, mesprezuak zein ezinikusiak pairatzea? Merezi al du ezer berririk sortzen saiatzea ia dena idatzita dagoenean? Merezi al du taxuzko talenturik ez duzula behin eta berriro, ekinaren ekinez, asmatzea? Merezi al du gero eta inor gutxiagok estimatzen duen arte hilurreneko bati ekitea? Merezi al du idazten lortzen duzun plazerari uko egitea honek besterik itzultzen ez dizulako? Auskalo, Samik -holan esaten baitiot nik F.M. Sánchez de Samaniego idazle alegiazale ospetsuari- ez dit tutik ere erantzun; besteak beste Sami estatua bat delako eta estatuek ez dute hitzik egiten. Bestalde, badira, bai, alperrikako galderak, aurten beste liburu bat argitaratuko baitidate, baliteke inoiz idatzitako hoberena, beharbada argitaratuta izatea mereziko zuen bakarra, beharbada ere idatzi behar izango nukeen bakarra. Auskaloka bizi gara beti

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...