lunes, 23 de enero de 2023

BAGERA!


     Zer nahi duzue nik esatea, aitortzea, Euskal Herriko bost HIRIburuak (Bai, bost, Donibane Garazi eta Maule herrialdeburuak izanda ere herri txikiak direlako, Guardia, Lekeitio, Mutriku edo Lizarra bezain txukun eta ederrak, baina bertan hainbat ordu pasa eta gero, eta ez baldin bada udaroan behintzat, berehala ospa egitekoak ere bai; nork bere maniak...) nire ditudala, oso, guztiotan etxean bezala sentitzen naizela, ezer baino lehen asfaltokume peto-petoa naizelako, baita kanpoko beste askotan ere, noski. Halere, Sanferminak direla, Bilboko Aste Nagusia, Baionako Jaiak edo gaur bezala Donostian direla, ez dakit ba, agian ni egia esanda Euskal Hiria izeneko leku batean jaio eta koxkortu naizelako, hirian hiriko jai bitxi, barregarri, eder, zoro guztiokin hunkitzen naiz ezinbestez; zahartzen ari gara, bai, ziztuan. Gauzak horrela, eta beharbada bertan urtebetez bizi nintzelako, edo txikitatik urtean auskalo zenbat bider joaten nintzelako hainbat motiborengatik, atzokoa telebistatik nekusala, danborrotsekin batera letra famatua, letra benetan xelebrea, xaloa, "ñoñostiarra", ezpainetan nuela jabetu egin naiz:

"Sebastian bat bada zeruan, Donosti bat bakarra munduan.
Hura da santua ta hau da eguna horra zer dan gure Donostia.
Irutxuloko, Gaztelupeko, Joxemari zahar eta gazte, Joxemari zahar eta gazte.
Kalerik kale, danborra joaz humore ona zabaltzen hor dijoa, Joxemari.
Gaurtandik gerora penak txokora, festara! dantzara! Donostiarrak oiu egitera gatoz poz pozik, inauteriak datoz"

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...