jueves, 29 de julio de 2010

UDAZKEN AURRERATUAREKIN TOPO EGINDA


Ostiral goizeko aurreneko orduak Berroztin, aspaldi ohetik jaikia umearen erruz. Atzo arrastian iritsi ginen berriro sorterrira, gurasoenera, astebete luze-luzea igarotzeko asmoz, hiriko jaiak eta gozatzeko edo, inguru-minguruetan osterak egiteko, zenbait lagunekin geratzeko edo auskalo zertarako. Edonola ere, blog idazteari eutsiko diot badirela oporretan ere tarte ikaragarri luze eta aspergarriak mundu guztia lotan edo potrojorran dagoela, eta ni, zer esanik ez, ipurterre hutsa naizen aldetik, ezin naizela sekuka lasai egon, beti pipermina ipurdian, zeozer egin nahian, falta zaizkidala ordenagailuko teklak, writealcoholic porrokatua naizela, nire aitaren ordenagailu berri eta itxurosoa eskura daukat tikli-takla egin ahal izateko. Egia esan, ekarri egin badut nire pentdriver tippia nire gauzatxo batzuk gainetik sikieran ikuskatzearren, zuzentzearren, etsitzearren, ezin bainaiz idatzi edo gutxienez zuzenzu gabe luze egon.

Gainerako guztia udako gauzak, udakeriak, piszina, txangoak, haserreak, aseak, irriak zein erreak, eta batez ere nekeak, beroarekiko zein sendiarekiko, nahiz eta momentuz hemen Gasteizen behintzat familia galdatan bakarrik nagoen, atzo iritsi ginenean urteko egunik beroena egin behar zuen eguzkia hodeiez estalita baitzen, baita nire aitaren ezin gusturagoko hozkirriaz ere topo egin genuen ezinbestez eta ni praka motzetan eta guzti. Ez dakit zer dela eta, baina sarri baino gehiagotan etxera itzulita gauzak beti espero ez bezala suertatzen zaizkit.

Ea datorren asteko jaietarako eguzkia bueltatzen den Gasteiza, baina tira, zertarako edo ekarri ohi du Zeledonek euritakoa urtero... Izan ere, ezta hainbesterako, behin berriro gehiegikerietan ari naiz-eta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...