domingo, 22 de abril de 2012
HESIAN
Hara beste ezusteko aurkikuntza bat atzo goizean egindakoa: HESIAN. Bideo hau behintzat ikaragarri gustatu zait. Bai gauza zirragarria oraindik halako gauzekin txunditu ahal izatea, berpizten zaitu, bizirik zaozela gogoratzen dizu. Etxarrikoak dira, ikaragarri herri hartan, hain txikia izanda, dagoen martxa hainbat arlotan.
Hesian 2006ko udan sortutako talde sakandarra da. Punk-rock eta hardcore melodikoen nahasketa bat ikusten da beraien abestietan, ska kutsu bat ere antzematen dela. Ezaugarririk aipagarriena, nahasketa oso erakargarriak sortzen duten bi ahotsak dira (emakume-mutil ahotsa).
Hitzei dagokienez, gizarte eta politika aldarrikapenak, edota sentimendu ezberdinen adierazpenak dituzte hizpide. Beraien lehen diskoa, "Maite dugu", Iruñeko K estudiotan grabatu zen Alberto Porresen eskutik eta taldeak eta Albertok berak ekoiztu zuten. 2007ko ekainean argitaratu zen eta jada 1000 kopia baino gehiago saldu dituzte Euskal Herri osoan zehar. Aipagarria da ere 2008ko Gazte topaguneko abestia beraiek egin izana, "Zeru gorriko egunak". Horretaz gain, "Musikaz Sakana indartuz" diskoan "Maite dugu" abestia grabatu zuten eta "Euskal Herriak Autodeterminazioa" kanpainarako, izen berdina daraman abestia grabatu zuten. Taldearen ekintza eremua oso zabala da eta urte eskas batean 50 kontzertu inguru eskaini dituzte Euskal Herriko eremu eta txoko guztietan, beti ere oso harrera onarekin, plazak edota gaztetxeak betez eta jendearen parte-hartze aktiboa lortuz eta bereganatuz. Berri Txarrak, Banda Bassotti, Habeas Corpus edota Su ta Gar taldeekin igo dira agertokira. 2008ko udan Aurtengo Gorakada 10 bilduman Hau dena aldatzera doa abestia sartu zuten, eta urrian bere estraineko lana kaleratuko du: Herriaren Oihua. Diskoak hamahiru abesti ditu eta Alberto Porresek grabatu du Iruñeko K Estudioetan. Euren estilo askotakoaren barnean punk azkarra, haizeak, melodia lirikoak eta mozketa gogorrak nahasten dira.
140 kontzertu inguru emanda, 2009ko neguan etenaldi bat egingo zutela iragarri zuten beren webgunean, hirugarren diskoa prestatzeko asmoz. Garai hartan, Erikek eta Ametsek taldea utzi zuten, eta haien ordez Donostiako Mireia (ahotsa) eta Iruñeko Xabi (kitarra) sartu ziren taldera.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario