lunes, 30 de abril de 2012

HIRINET

Bazen garaia blogeratzeko enetzat behintzat txit pozkarria den albiste on bat, HIRINET weborriaren sorkuntza. Badiote GEU Aldizkariaren ordeko modukoa dela, urtetan hilero etxean jasotzen nuen gasteiztar euskaldunontzakoa. Joandako astean Euskadi Irratitik webaren arduradun bati entzunda HIRI.k esanahi bikoitza omen zuen, host, alde batetik Gasteiz ezer baino lehen "hiri" dela azpimarratu asmotan, eta bestaldetik "hiri zuzendua" dela adieraziz edo. Tira ba, weborria gainbegiratu, egunero egiteko erabakia dut, eta esan behar nahikotxo txukuna, egokia, itxurosoa, begitantzen zaidala, azalez behintzat, ezin baitugu ahaztu hau bezalako weborri baten egiazko balioa edukietan datzala. Edonola, badirudi weborriak gasteiztar euskaldunontzako topagune izan nahi duela, hala bedi, guzti-guztiontzat, ez bakarrik soka batekoentzat edo denok bakar batekoak garelakoan, GEU Aldizkarian ozta-ozta betetzen zena, hain zuzen.

Dena dela, nik uste aspaldik ezinbestekoa zela halakorik noiz edo noiz sortzea, Gasteizko euskaldungoaren  kultura, informazio edo dena-delako eskakizunak ahalik eta txukunen asetze aldera. Mokadu gisa, hots, weborrian zer topa daitekeen asmatzearren, hona hemen nire aspaldiko institutoan irakasle zen Xabi Rico Iturriotzen artikulutxo hau proposatzen dut: http://hirinet.net/index.php?option=com_k2&view=item&id=260%3Abaina-zergatik-ari-dira-euskaraz%3F&Itemid=221

Nire aldetik hona hemen ere gogoko edo gogoetagarrien begitandu zaizkidan pasarte bi norbaitek gasteiztar  ikastolakumeon zein Euskal Herriko edozein erdal hiri handiko euskaldungoaren nondik norakoen berri euki nahi izatekotan. 

Zerk bultzatzen du 15-16 urteko gazte batek euskaraz egitera?: Etxeko hizkuntza edo gurasoen jarrera euskaltzalea, koadrila euskaltzalea, motibazio ideologikoak, euskarazko kultur erreferentziak, udalekuetan sortutako harremanak, ikastetxeak bultzatutako motibazioa……. Berriro esan dezadan, eta abar…..

Baina beste zerbait azpimarratuko dut. 15-16 urteko gaztetxoak ez dira jadanik umeak. Beraz, erabaki asko ez dituzte hartzen helduen presio pean, beraiek sortu edo aurkitu duten giro egoki batean –koadrila nagusiki- baizik. Gainera,  jarrerak eta erabaki horiek bizitza osorako izaten dira. Eta hori garrantzitsua da.
Beraz, ez dezagun ahaztu gutxiengoa direla euskaraz ari diren gazteak. Egia da hauen inguruan badaudela beste hainbat euskararako urratsa eman dezaketenak. Baina ez da gezurra erdarazko giroa erraz nagusitu daitekeela gazte euskaltzale  hauengan.

2 comentarios:

  1. Bada Gasteizen beste interneteko albistegi bat euskaraz, gasteizen.com hain zuzen ere ;)

    Ondo segi!

    ResponderEliminar
  2. Ez nekien ba. Edonola ere milesker, begiratuko dut ziplo.

    ResponderEliminar