martes, 24 de abril de 2012

EZINEGON MISERABLE HAU

Saizarbitoriak esana: "Goizean oso goiz jaiki, sei eta erdietarako lanean hasi eta egunak eman ditut. Eguerdian alabaren zakurra hartu eta Urgulletik itzuli bat egiten nuen; bazkaldu, siesta txiki bat egin eta gogorrena arratsaldean berriro lanari ekitea izan da. Zazpiak aldean zubien itzulia egiten nuen eta zerbait irakurtzen nuen loak hartzen ninduen bitartean. Hori izan da nire bizimodua, oso bizimodu miserablea." Eta ni banengoen liburugintzan miserablea ez zen ia bakarra idazketaldia zelakoan. Baina ondo begiratuta, hau da, nire gaur egungo begi ezkorrez eta gogoa erabat abaildutik ezer aurrera ateratzen ez zaidala, etengabe jasotzen ditudan kolpeen menpean, zeharo atsekabeturik bere garaian hartutako erabakien erruz, lur jota nire etorkinunera begira jarduten dudanean; dena ezin miserableagoa begitantzen zait niri ere nire inguruan. Oraintsu are uste nuen ezin txukunago bizi nintzela ordutegi baten mendekotasunari agur esan eta gero, nire kabuz eta nirentzat bakar-bakarrik lan egiteari esker, nire semeekin goxatzeko eskaintzen zidan aparteko paradarekin. Eta baliteke hau guztiau egia izatea, baliteke nolabait aspalditik bila ari nintzen askatasuna eskuratu izana. Hala ere, nire gaur egungo lanaren emaitzak ezin murritzagoak omen dira, ez baitut inondik inolako etekin edo onurarik topatzen, dena da ixiltasuna edota ezaxola, gainera iristen zaizkidan iruzkin bakanak izorratzeko baino ez dira, hau da, kritika txarrak baino ez ditut jasotzen ene inguruan, ez baldin bada nire esaldiak luzeegiak direlako, bada istorioak behar bezala bukatzen ez dakidalako, azaletik ondo, noski, askotxo agitzen omen dute nire liburuek, baina gero, horrialdeak pasa ahala, inor gutxik ulertzen edo asmatzen du nik idazterakoan gogoak duena, agian ez naiz ni gai behar bezala ulertua izateko, agian kaskarregia, zatarregia, baldarregia naiz idatzian bizian bezala. Badirudi utzi behar niola idazteari egin dudanak ez baitu inolako baliorik, hutsaren hurrengoa omen, kaka hutsa egia esan. Baina kexatu bai, behar edo nahi adina, sekula ez aldiz beste batzuei kritikatu edo gaitzesteko, denok leku dugulakoan bainago, denok gauza ba gara futsezko zerbait egiteko, problema nik ez dakidala norainoko gauza naizen ni ala falsario hutsa, hutsopil handia. Jakin badakidalako ez naizela aparteko idazlea, askotxo falta zaidala oraindik idazlan bat behar bezala, hots, maisuki taxutzeko, beharrean nagoela ekinaren ekinez zerbait txukunago burutzeko. Baliteke, auskalo, baina gustatuko litzaidake gutxienez orain arte idatzitakoetatik bestelako iritziak jasotzea, hau da, nahitaez egon badauden alde onak norbaitek esatea, zeren eta bestela ezin baitut ulertu zer dela eta argitaletxekoek nire beste liburu batzuk argitarako hautatzen dituzten, zergatik antza denez ez baitut gutxieneko eskakizuna betetzen, hots, behar adina saldu izana. Ezin ezer jakin mundu alu honekin ez baitago jakitekorik, egiak beti erdizka omen dira edo gezur hutsak, ezin zara ezertaz ziur egon, konfidantza beti itsu-itsua, bestela akabo, ahaztu behar duzu idaztearena hain hil ala bizikoa sumatuta ere. Eta honi lotzen baldin badiozu liburugintzaren inguruko argilunak, edo hobeto esanda, igartzen omen den etorkizun beltz-beltza, gaineratzen badizkiozu belaunaldi berrien liburuekiko ezaxola edo erabateko destaina, salmenten gainbeherakada benetan ikaragarria, paperaren balizko desagerpena zein interneten bitarteko salmentetan antzematen den galbahe funtsez komertzial huts-hutsa, zer esanik ez, Miguel Sánchez-Ostizek igarritako liburuen munduaren akaberarekin bat etorri behar duzu ezinbestez, zure ondorengoek zuzen-zuzen ezagutuko ez dutena, pantaila ziztriz baten bidez baino asmatuko ez dutena. Eta zer egin, jakina, ogibidea ezta liburuetan, baina bai bizirik egoteko bide bakarretako bat, bizimodu misirablea, are miserableago hain handiak, apartak, goi-mailakoak izanda ere kexu diren Saizarbitoriarena bezalako beste idazle bizi petral edo miserable batzuen aldean...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...