martes, 5 de junio de 2012

ONDO PASAU ETA GEHIXEN GASTAU!!!

Rato Bankiako buru zen garaiko argazki batean
Rato Bankiako buru zen garaiko argazki batean


















Saca el vino... más caro de la bodega. Esaldia da, Rodrigo Rato jaunak esana, orain
10 urte-edo, Ekonomiako ministroa zela. Zerbitzariak faktura ekarri zuenean, ez zuen bere diruz ordaindu,
 baizik eta Ministerio de Economiako txartela aterata, faktura batere begiratu gabe. Zerbitzarietako bat,
 hernaniarra suertatu, eta hortik ikasi dugu: saca el vino más caro de la bodega. Urte hartan bertan Aznar 
jaunak zioen: España va bien.


Gaur irakurri dut hor nonbait zertan datzan benetako liberalismoa, edo hobeto esanda, zer ez ote den azken urteotan, aldiz, etengabe sinestarazi egin nahi izan diguten ustezko liberalismo zuria. Ez da merkatuaren erabateko araugabetzea, hots, ahalik eta gehien arau gutxiago jartzea ondasun trukeak barra-barra joan daitzen inolako kontrol, muga edo oztopo barik, baizik eta trukaketa hori libre izateaz gain zuzena ere izan dadin. Bestela ez dago inolako libertaderik, bestela indartsuaren legea nagusitzen da, bestela elkar trukea esku banaka batzuetara mugatzen da: indartsuenenean. Liberalismoaren arabera elkar trukea libre izan dadin etikoa ere izan behar du nahitaez, ez baitago posible gizarte libre bat sortzea hau ez baldin bada justua, elkarbizitza on eta zintzo baterako gutxieneko neurriak ezartzen ez baldin baditu, ez baldin bada arduratzen gutxiago daukatenetaz gizartean zenbat eta desoreka gutxien egon dadin, gainontzeekiko arduragabekeriak kalte baino sortzen ez baitu, areago, gizarte desoreratu batek ez du apenas elkar trukerako aukerarik eskaintzen, murrizten du halabeharrez.

Horrexegatik etikoa izan behar du ezinbestez, eta etikoaren barruan gainontzekoen aurreko itxurak oso garrantzi handia omen du, hots, gizartean nola jokatzen duzun asmatzea, zure jokabide horrek definitzen baitzaitu, nor eta nolako zaren adierazten duen, noraino sinetsia zaren gizartean zuk ere gutxieneko betekizun batzuk dituzula poltsiko bete diru izanda ere zure ingurukoekiko, horrek adieraziko bailuke zure herkideak aintzakotzat hartzen dituzula, bezeroak zein auzokoak dituzula, hau da, bizi eta merkatuan aberasteko aukera paregabekoa eskaintzen ditun gizarteaekin berarekin eskerronekoa zarela. Hori dela eta, ez da batere harritzekoa liberalismoa garaitu izana luteranoak ere diren herrialdeetan, bertan ekonomia eta etika elkarren ondotik joan baitira aspaldidanik. Egon badago denetarik, jakina, herrialdeotan, baina nabarmentzen dena ordea jokaera zuzenak, zintzoak, etikoak omen dira, gutxienez jendarteko itxurakeria, inondik ez aberatsaren erakus/harropuzkeria. Ezin berdin esan Europa Hegoaldeko herrialdeetaz, denok ondotxo baitakigu zer den hemen gailentzen dena, denok ezin hobeto baitakigu, lan merkatuarekin harremanik izatekotan, zeintzuk ziren hemen gehien estimatzen diren jokabideak listopasatuen artean, zer den arrakastatsu izatea gure gizarteak gehien estimatzen dituen baloreen arabera, nola juzkatzen diren jokabide etikoak zein zintzoak behin eta berriro aldarrikatzen dituzten babaloreok, zeintzuk diren bizian garaile izateko zer egin behar den inor baino hobeto dakiten listopasatuok, nortzuk garen alprojak edo idealista lainoak. Oraintsu galde egin bagenie listopasatuoi atoan esango ziguketen arrakasta eredua Rodrigo Rato zela, huts egin duen arte, noski. 

Liberal batzuen ustez, ordea, Estatuak nahitaez bermatu behar dizkie herritar guztiei hezkuntza publikoa, osasuna, langabezia-asegurua eta haien ongizaterako beharrezkoak diren beste baliabide batzuk. Liberal horiek diotenez, justizia sozialaz arduratzen ez den askatasuna askatasun formala da, erretorikoa, edukirik gabea. Hala ere, aldeak alde, liberal guztiek goian aipaturiko oinarriak aldarrikatzen dituzte; printzipio horiek gauzatzeko moduak bereizten ditu elkarrengandik, hau da, bide desberdinak proposatzen dituzte balio horiek sustatzeko eta gordetzeko.

1 comentario:

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...