lunes, 2 de febrero de 2015

EZTABAIDAREN BELDUR



Modan jarritako hitza da: islamofobia. Zer demontre da hau? Etimologikoki litzateke Islamekin zerikusirik duen oror gorrotatzea, hau da, erlijioaren beraren eduki, agindu edo arauetatik fededunetara. Bai, hori litzateke, jokabide guztiz maltzurra ñabardurarik gabe musulman guztiak zaku berean sartzen dituena. Hala ere, zer da islamofobia ezkerreko hainbat jenderen ahotan? Islamen edozein alderdi edo jokaera kritikatzen duena. Ezkerreko...? Bai, gauza benetan bitxia, arraroa, baina Eliza Katolikoari bat ere bakartzen ez diotenak beraiek Islamaz ari garenean guztiz egosberak izan ohi dira Mendabaldeko indar gaiztoek musulmanei egundokoa sufritu arazi egin dioten leloarekin. Badago, beraz, ezkerreko hainbat lagunen hitzetan musulmanenganako berebiziko aitakeria edo kondeszendentzia guzti-guztiak munduko pariak balira bezala eta horrenbestez hobe da haiek inola ere ez zirikatzea edo, hori gure aldetik gehiegikeria guztiz barkaezina izango baitzen. Esan bezala, gauza benetan arraroa, txundigarria, musulmanen artean baitago jende andana euren gizarteetako kristau teokrazien kontra borrokan dabilena, gurean gure arbasoek antzinako teokraten kontra borrokatu bezala, bestalde. Alabaina, berriro diot, badirudi ez dela batere zilegi Islamen alderdirik ilunenak eta nabarmaentzea, badirudi nola edo hala men egin behar diogula hainbat ulema edo sasijakintsu islamikori bere erlijioa gizalegez edo errespetatzeko eskatzen digutenean erlijio horren alderik atzerakoienak eta ontzat emanez, egiatan eskatzen digutena itsuarena egitea dela sahiestuz. Edo bestela badakizue, edozer kritikatzekotan eurozentrikoak, poskolonialistak eta, hor nonbait irakurri bezala, faxista berriak ere, hots, denok Marine Le Penen ezpalekoak... Gizakien eskubideak tokian tokiko kontua bailiran.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...