Nire bi semeen eskolako ihauteriak/aratosteak (aurrena batuazkoa dela ondo asko jakina niri guztiz atseginagoa, gertuagoa, borobilagoa begitantzen zait "aratoste" berba, "aragi-oste"). Edonola ere, urteroko burrunba sumingarria, koinazo handia, ederra gainera, batik bat bozgorailuetako musikari dagokionez, zatarregia, gogaikarriegia nire belarri finetarako, hiru orduko oinaze aparta, benetan diot. Nire haurrak urtero bezala ere bikain. Beharko, nireak dira eta. Aurten ordea badirudi zertxobait prestatuta zutela ohol gainean antzezteko edo. Horrenbestez, bi ikaslek aurkezpen lanak egin dituzte gainerakoek antzeztekoa zutena azalduz textu baten bidez. Bi ikasleok testua gazteleraz eta... ingelesez ere irakurri dute jendaurrean. Bai, ingelesez bertan bilduta geunden ikasle, irakasle eta gurasoenetariko inork tutik ere gal ez zezan badaezpada, ondo asko baitakigu ingelesa Oviedon eguneroko hizkuntza dela guraso eta seme-alaben artean... Asturieraz aldiz tutik ere ez, asturiera ondo baino hobeto badakigulako baserritar ezjakinen hizkuntza dela, hau da, bertan bildutako gurasoen herenarena gutxi gora behera. Ingelesa bai, erakutsi behar baitute zer nolako eskola aurreratua, modernoa, den, nahiz eta egiatan elebiduna ez izan, jakina, baina itxurak beti lehentasun, badaezpada, inork pentsa ez dezan gu kosmopaletoak ez garenik... barkatu, kosmopolitak, horixe. Eta halako gauzei "normalak" deritzote bertoko asko eta askok; izan ere, normala ez dena, batere gainera, Euskaldin edo Catalunian suertatzen dena bertako hizkuntza kaskar eta ziztrinez, hori betiere nazionalista gaiztoen eginkizuna omen da...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario