lunes, 2 de febrero de 2015

ZURI-BELTZEKO ARGAZKIAK - ARANTXA URRETABIZKAIA



Ikaragarri goxatu dut Arantxa Urretabizkaiaren azken honekin, ederra, xumea, emea, zintzoa, zorrotza, hunkigarria, ez dakit zenbat abjetibo gehiago gaineratu zertzelada autobiografikoez osasutako garai bateko argazki bilduma literario honek eragin didan bizipoza adierazteko, nabarmentzeko. Eta hau guztiau Arantxaren hizkera ikaragarri goxo eta lauaz, zentzurik onenean esanda, euskara belarrira guztiz egina, braust ezagun, gertuko egiten dena. Baldin badago euskal letreetan hiriko zein ahozko euskararen oihartzunik ederrena erakartzen dizula bera delakoan bainago, ohiko artifizio kultista edo filologodotorerik gabe, edonoren ahotan, euskaldun oso edota jaso batenean behintzat, irudikatuko zenukeena. Apartekoa da ere Arantxa Urretabizkaiak bere kontakizunari eransten dion zintzotasuna, edonon eta edonori gutxitan irakurritakoa hain zuzen, seguruenik liburuaren alderik erakargarriena edo nagusia, liburua primerako lekukotza literarioa egiten duena.


"Bigarren mailako hiritarrak ginen euskaldunok. Ez ziguten gure artean euskaraz egitea debekatzen, baina diktadurak zabaldu zuen beldurrak sustraiak bota zituen eta askok erabaki zuen ez zela hizkuntza hori erabiltzea komeni, ezta etxean ere. Hor eten zen, kasu askotan, mendeetan belaunaldiz belaunaldi luzatutako katea. Ez nuen haurtzaro osoan euskara ikasten ari zen inor ezagutu, ezta gustatuko litzaiokeenik ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...