lunes, 12 de marzo de 2018

DOAZELA PIKUTARA!


Gasteiza bueltatzen ari naizen azkenekoetan txikitako ikaskide zahar dexentearekin tril egin dut ustebakean. Gogoratzen ditut hainbat urtetan koxkortu naizen gehienak, bai, eta asko ere estimatzen ditut, banan-banan behintzat. Halere, erruz gorrotatzen dut nire ikastetxe zaharra. Argi eta garbi diot. Ez ninduten kaleratu, ni kaleratzeko alaleginetan jardun nintzen gogotik. Azken urtean batez ere buru belarri. Abade eskola zen/da, bertan erlijioa ardatz zen. Nire etxean ez ziren fededunak, ez eta nire gurasoen bi familietan ere. Halere bertara eroan ninduten umetan, Gasteizko klase behe-ertaineko hainbat kume bezala eta beti lehian goikoarekin edozein huskeria zela medio, betiere klaseen arteko aldeak, mugak, oso nabarmenduta, etengabeko norgehiagoka nagusiek akuilaturik, bertan orduko publikoan baino hezkuntza jasoago bat emango zigutelakoan. Ez nuen sekula ikastetxeko filosofiarekin bat egin. Alderantziz, nire nortasuna bertan jasotako hezkuntzaren kontra eraiki dudala uste dut hein handi batean. Esan bezala, nire familia giro/inguruak ez zuen zerikusirik ikastetxe hartan irakatsi nahi.zizkiguten ikus/pentsamolde txit atzerakoi eta batik bat klasistekin. Izan ere, gure etxekoek ikastetxeko hainbat ohitura eta batez ere erlijiorarekiko ekimenari muzin egiten zieten; baina bai, gogoko zuten hure hirian behintzat ikastetxe hark zuen oneriritzi edo estimu handia, edo bestela esanda, eskaintzen zituen ustezko balizko aukera onak edo abaintalak. Nik ordea ezin nituen pairatu bertako itxurakeria eta entengabe aldarrikatzen zituzten balore sano gogait/okaztagarriak.
Gauzak hotrela, pozik eta harro nago bertatik kanporatu izanaz. Eta gogoratu ere egiten dut nire buruari zin egin niola oso mutiletan betiko gorrotatuko nuela hainbat urtetan espetxe bat begitandu zitzaidan ikadtetxe horrekin zerikusirik izango zuen oro. Izan ere, zerbaitetan banderizoa baldin banaiz hori da orduko ikaskideak erdibitzerakoan, alde batetik bertan geratu eta gaur egun ere ikastetxea estimatu egiten dutenak, bestaldetik ni bezala ihes egin eta ezta burutik egonda ere beren seme-alabak bertara bidaliko ez zituztenak. Horrenbestez, ikaskide ohien topaketa batera gonbidatzen nautenetan betozkoa jarri, akaso irri maltzur bat ere bai, eta nik Maroto, Oiarzabal, Urtaran eta enparatuko jendilajearekin zer dudan nik elkarbide galdetu ohi dut, besteak beste nigan dagoen sektarioak mundua oso aspaldi banatu egin zuelako bi talde oso zehatz eta elkar konponezinetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...