lunes, 12 de marzo de 2018

ZORIONTASUN PRINTZAK


Gure amaren ajeen berri izatea bertatik bertara, goiz eguerdian eta aspaldiko partez, bi semeak amonarenean lagata, zure bikotearekin hiri erdialdean zehar pote zein pintxotan ibiltzea zenbait aspadiko lagunekin topo egin bitartean, aratsaldean potrojorran gauera arte adiskide batzuekin afalorduaren zain, afalaurreko poteoa, beste behin ere estimatzen dituzun zenbaitzuekin hitz aspertuetan, afari goxo eta atsegina, ohiko eta ezinbesteko txantxak eta barre karkailak, biharamunean biziro, gupidagabeki, izorratzen zaituzten kubatak; goizeko ajea zure amaren egunerokoekin lehian, zure bi ilobatxo umeekin jolasean, Oviedora bueltan bihotzerrea eragingo dizun arkume errea prestatzea, familia bazkaria eta zure anaia eta kuinatak zure urtebetzea astebete lehenago ospatzeko asmoz erositako esnegain eta kremaz egindako tarta goxoaz ia oka egitea, kotxera sartu Oviedo alderantz ziztu bizian irteteko... hau ez baldin bada zoriontsu egiten zaituena oso antzerakoa omen da. Edonola ere, bizitza goxatzeko propio asmaturiko plazer xumeen erreskada paregabekoa. Eta gainerako guztia hutsaren hurrengoa, edo hori da behintzat sinestea gustatuko litzaizukeena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...