lunes, 24 de enero de 2022

ARRAINDEGIAN


   

    Baietz ba oso aspergarria, egoskorra, ipurterrea eta gura adina naizela; baina, gero eta nekosoagoa egiten zait Gasteiza eta bertako jendilajearekin tratuan egitea Asturiasekoen aldean. Esaterako, gaur goizean goiz biharko itsaski arroza prestatzeko superrera jaitsi naizela, arrain-saltzaileari arrozerako zapo edo kongrio zati bat eskatu eta berak ezetz, osorik eroan behar nuela

- Zelan ba, bizi osoan arrozerako zatixak eruan ein dittut.
- Oin ez, arrain osoa eruan biezu.
- Bale ba, eta muskuilu edo mejilloi poltsa osua be hartu biot?
- Bai.
- Baina, nik erdixa baino eztot gura... Gainera, ni bizi nazen hurixan, Oviedon, problema barik emuten duste.
- Ondo ba, hamen ez, ez zauz Oviedon...
- Txipiroiak garbiketana hobe dauket ez itauntzia be, ezta?
- Ez...
- Eta noztik daukotzue bezeruai gauzak ez errazteko politika bitxi hau?
- Barkatu?
Ba hori, beste behin ere, enegarrenez egia esanda, harrituta, nire hiri gorroto/maitagarrian txitean-pitean topatzen dudan bezeroekiko tratu benetan zantar eta batik bat antikomertzialarekin.
Eta bai, baliteke norbaitek bere buruari galdetzea zer dela eta berbeta Debagoieneko euskaraz; baina, ni oso maltzurra naizenaz gain, nik uste dena ez duzuela jakin behar.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...