lunes, 24 de enero de 2022

KRISTALAK GARBITU


 

     Arren, esaidazue gauzatxo bat, esaidazue zuek ere kristalak, beirak, ispiluak-eta garbitzea gorrotatzen duzuela. Nik behintzat gogotik gorrotatzen dut. Izan ere, gehienetan paso egiten dut; baina, noizik noiz hain zikinak dira ezer garbitu beharrean zuaden nahi eta ez. Orduan sufrikarioa hasten zait. Nik kristalak garbitzen itzel sufritzen dut eta. Egia esanda, kristalak garbitzen ari naizela Gasteizen oso-oso aspaldi izan nuen bidaia agentzia gogora etortzen zait, nik neuk astero erakusleihoa ekinaren ekinez garbitzen saiatzen nintzelako, behin baino gehiagotan auskalo nork aurkeztutako profesionalen bati nola egin galdetu eta gero, eta betiere alper-alperril, gure erakusleihoa Lakua auzoko zikinena, maiz ere likitsuena, izan ohi zen eta. Eta bai, banuen ezinbesteko eskuila miraragarria ere; baina, sekula ezin nuen behar bezala erabili, lehen esan bezala, ez dakit zenbat bider norbaitek erakutsiagatik. Ba etxeko kristalekin berdin, ez naiz sekula behar bezala garbitzeko gauza. Hortaz, saiatutakoan amore ematen dut, nire bi semeekin aspaldi ere amore eman dudan bezala domekero nirekin batera etxeko garbiketak egin ditzaten, zeren garbiketa ikaragarri nekosoa suertantzen baldin bada, zer esanik ez etxeko astapotroekin tai gabe errietan egin beharra, hau da, igande goizeko lehenengo orduetatik aginduka, mehatxuka, biraoka, hori bai nekagarria. Horrebestez, tristea da, etsigarria, baina aitortu beharrean nago domeketako garbiketak erabat atsekabetzen nauela, besteak beste aita bezala ere sarritan ere amore ematen dudala gogoratzen didalako. Kuxidadea dut etsia eta etsaia.

     

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...