domingo, 30 de enero de 2022

EZ GARA GU, ZUEK ZARETE

 


  Eta gaurgero gurekin buruzagi, oraingoan kaputxa barik, noski: bizi osoko demokrata peto bat. Badakizue, garai berriak direla eta... Eta hau behin esan era gero (des)memoria historikoaz jardungo dugu, hau da, segun norena eta nori komeni zaion...

-Eta orain serio demonio. Atsekabetzen nau izugarri, lotsagorritzen nau etengabean, ikusteak nire herkide asko eta asko ETAren iragana ezinbesteko kritika hori gabe onartzeko zeinen arin eta prest dauden, nolatan saiatzen diren ETAren buruzagien krimenak kosta ahala kosta eta lehen baino lehen ahaztu arazten edozein aitzakia dela eta, eta, batik bat, betiere ETAren jarduera kriminala argi eta garbi ez salatzearren, hau sa, euren iragana agerian eta uztearren, are euren ezkerreko garbitasun itxurosoa -gubetieregizabanakoguztienaskatasunarenaldeetaabaretabaretabar- kolokan ez jartzearren, zeren eta ematen baitu ezin dela Ezker Abertzaleari inolako kritikarik egin sakrosantua, ukiezina, aratzetan aratzena, balitz bezala, ez baldin bada hori, hain zuzen, sinestarazi nahi digutena nahitaez, hau da, sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik. Izan ere, urteetan gure herrian gertatukoaren islada luzea ematen du: ETAren bidegabekerian aurrean lehen eta orain beti epel. Edo bestela esanda nola da posible batzuen bekatuak hain azkar barkatzea beste batzuenen aldean? Psikologia tratatu baterako gogoetagai amagabekoa.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario