Aurten txapela eder bat Olentzerok ekarria
Nahiz eta ondo jakin ama dela ikazkin ona
Ifrentzuan, nola ez, josia Arabako armarria
Holakoa baitzen gure aitajaunak zeroana
Hau da, asteburuetan omendu nahian herria
Ezer baino lehen jaun eta jabe baitzen aitona
Aurten ere beste txapela dotoreago bat opari
Emaztea eta bi semeak ditut berriz Erregeak
Armarria, beharko, Euskal Herrikoa, nabari
Jaiegun nabarmenduetan egoki zioen legeak
Horretan ere genuen beti gure aitaita agintari
Eta gu, aldiz, haren ondoan morroi indargeak
Halere, esaidazue, senideak, txapela bat, benetan?
Baduzu edadea burusoil hori hobeto estaltzearren,
Zure betiko txanoek izaten baitzaituzte epeletan,
Txapela beroagoa da, beti agureago ere egin arren,
apainagoa, duinagoa, propioagoa, euren ustetan.
Begira zenbat idazle, Baroja, Antoñana, Iribarren...
Nik ez dut inondik inora euren maila, nire erantzuna.
Baina, bai, jantziko dut, ez dudan egurra mozteko,
Txapela buruan ibili munduan, norainoko lotsaizuna,
Aitonak ez bezala gure aitak sekula jantzi ez zuelako,
Gu tradizioari beti muzin, hori da etxean ikasi duguna
Bai, begitantu baitzitzaigun katea egiatan libre izateko.
Ametx Berroztikoa.
viernes, 7 de enero de 2022
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario