martes, 24 de julio de 2012

BONOEN MENPEKO


Atzo eguerdian, ikaragarri pozarren eskuartean nuen enkargua burutu berria, Gasteizaino oinez jaitsi nintzen Armentiako basoan zehar betiko lez. Ez zitzaidan batere kostatu, tipi-tapa arte, gorosti, pinu eta abarren itzalpean goxo-goxo. Berehala iritsi nintzen Armentiara, handik Zabalganarantz egunkari bila, Lecrerc izeneneko merkatalgunean zegoen dendan eroste aldera. Bertara heldu eta inondik ez ez hain aspaldi noizik behin egunkariak erosi ohi nituen paperdenda edo. Itxita, aldatuta, orain altzairu denda bat dago. Zabalgana auzoraino jo egin nuen, behartuta. Bertan badago etorbide handi bat non auzoko denda gehienak biltzen diren. Okindegi batera sartzen naiz, agortu zaie El País. Ondo ba, etorbidean goran noa muturrean dagoen beste okindegi batera, eguzki galdatan, etorbidea hain luzea den orain arte ibilitako guztia hutsaren horrengoa begitantzen zaidala honen aldean. Etorbidearen beste muturrean ere ez dago El Paisik. Nik ez nuen hainbeste ibili behar, nik ondo gogoan nuen egin nahi nuen ibilbidea espero eta behar adina ez nekatzeko. Alperrik, Zabalgana auzotik Ariznabarraraino joan beharrean nago El Paísen bila. Zer esanik ez, Murphyren legea behin martxan dagoela ezin atzera egin, sartzen naiz Ariznabarra auzoko bi okindegietara eta behin berrio esku hutsik irten behar, mota guztietako egunkariak daude El País izan ezik. Eta ni ezin sinetsirik, halako gauzak niri beti gertatu behar, urtero gainera, asmo bat izan eta ezusteko bat dela medio  pikutara asmo hori. Ez nuen hainbeste ibili nahi, berriro diot, eta hala eta guztiz ere baditut oin plantak zein hankatartea sutan, dena erresumindurik arima barne, izerdi patsetan nago, saihetsetan minzor, eta oraindik falta zait Berroztegietaraino bueltatzea, hau da, berriro Armentiaraino joan eta bertatik basoan zehar, ozta-ozta maldan gora, nire gurasoenerantz. Lortu dut azkenean El Pais ale bat erostea, kostata, orain garagardo goxo eta hotz bat zurrupatu eta etxera bueltan egunkariari begiratu bat eman eta gero. Banoa taberna batera, garagardoa eskatu, kapoan eseri, egunkaria zabaldu eta horra hor ezagun batekin topo egiten dudala. Derrigorrezko hitz aspertuak gizalegeak aginduta. Luzatzen gara hitz eta pitz, ezagunarengandik askatzen naizenean berandu da, oso, eguerdiko hirurak inguru, eguzkiak inoiz baino gogorrago jotzen du, bero sapa jasangaitza da, eta nik bideari ekin behar diot nahitaez.

Iritsi nintzen nire gurasoenera izerdi patsetan, oinplantak zein hankartea erabat larrututa, eta gutxi bailitzan, beti bezala kapela bat jantzita eta guzti, insolazio bat hartuta, ah zer-nolako buruko mina arratsaldean, ah zer-nolako zirinabioa komunean gauera arte. 

Eta hau guztiau nire berezko zuhurkeriaren erruz, badudalako El Pais erosteko bono sorta bat da eta nola edo hala xahartu beharrean nago, bono horien menpeko naiz.

Ikusten ba nola posible den krisia ez den beste edozein gauzataz hitz egin????

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...