viernes, 27 de julio de 2012

ZABUETAKO SASIKO EUSKALTZALEAK




Honekin batera zabaltzen dut EZER BERRIRIK EZ EUSKAL HERRIKO EGUZKIPEAN saila, hau da, noizik behinka ezustean eta ia derrigorrez blogera urtero edo ekartzen ditudan gai berberen saila. Oraingoa, beste askotan bezala, euskararen kontura pasadizu bat aitzakia.

Santiago edo Blusa eguneko arratsaldean, nire semeekin zein anaia eta errainarekin Gasteiztik jai-giroan. Alde Zaharreko kaleetan barrena gora eta behera etengabe ibili ostean umeak asper-asper eginda. Txikerrak gainera bazuen begi batean mina, bertan xaboizko burbuila bat sartu zitzaiolako bere osabak erosi zion jostailu pistolaren erruz. Egia esan, garrasika ari zen Falerina lorategietara igo eta bertan geundela, negar-malkoetan. Kostata, alderik alde joan behar izan bainuen paperezko zapitxo baten bila uretan bustitu eta umeari begi ninia garbitze aldera. Alabaina, txikia lasaitzen lortu orduko nagusia bere eguneko zentzugabeko izuekin hasi zen dardarka, zonbiak-eta irudikatzen zituela nahigabean, ezin zituela bere burutik uxatu, ikarak jota etxera itzuli nahi zuela lehenbailehen gaueko zortziak baino ez zirela, uztail mineko zerupean egonda ere. 

Landatxo edo El Campillo aldeko zabuetara eraman genituen jende andanatik aldentzeko asmotan. Bertan zabuetan bazeuden guraso batzuk bere seme-alabekin, eta hiri honetan usu suertatu bezala gurasoek haurrei euskaraz egiten zien, baina, haien artean aldiz erdaraz barra-barra. Hau, jakina, ez litzateke ezer apartekorik gasteiztarren artean, egon daitezkelako euskaraz ez dakiten asko lagun talde batean. Baina, parkekoak ez ziren bertakoak, parkekoei antzematen zitzaien berehala Debagoienekoak zirela, haurrekin eiten zabien euskeria bertakoa zalako, euskaldun zaharrak edo gehienak, euren artean euskara zeharo baztertu dutenak, ageriegi zitzaien euskara ez zela euren eguneroko edo gogokoen hizkuntza, aukerak aukera, baina, badaezpada, eta horretan datza euskaldunon itxurakeria, haurrekin beti euskaraz euren euskaltzaletasunarekiko zorra nolabait kitatze aldera. Gorago esan bezala, ezer berririk ez Euskal Herriko eguzkipean, jokabide hori oso hedatua baitago ustez behintzat euskaldun peto-petoak diren hainbat herritan, euskararen ezagumena handitu bitartean erabilerak hondoa jo egin du.

Horrez gero, ordea, bagindoazen etxera bueltan eta El Parral Tabernaren paretik igarotzerakoan nire anaiak topo egin zuen txitean-pitean parrandan joan ohi duen koadrila batekin. Koadrila horretako lagun ia guztiek elkarri euskaraz egiten diote betiere, batzuk ikastolakumeak, euskaltegiko euskadunberriak, euskara etxean jasotakoak, baina guzti-guztiak gasteiztarrak eta euskaltzaleak, haietariko askok ere hiriko euskalgintzan parte hartu ohi dute, alafede. Eta ez dira oso apartekoak, ez dira bitxikeria bat gure hiri ustez erdaldun peto-petoan, egon badaudelako hau bezalako beste koadrila asko euskaltzalez osatuak, bildu edo eratu egin direnak euskaraz bizi ahal izateko propio, apropos. Egia esan, baldin badago zerbait apartekorik euskaraz bizi ahal izateko egiten duten ahalegina edo batik bat hartu duten betekizuna. 

Gero, ordea, jasan behar izango dituzte Boronia aldetik etorritako euskaldunzahar lotsatu eta itxurakeriazaleen arabarronganako ohiko destainazko sasi-eritziak, esaterako, hau ez dela egiazko Euskal Herria, hau Gaztela hutsa dela, gurean euskara arrotza dela, haiek bezalako euskaldunzahar peto eta harroputzek baino egiten ez dutela.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...