domingo, 29 de julio de 2012

OREINEI XUXURLAKA


Gaur arratsaldean Salburua alderaino joan gara ibilian egiteko, dagoeneko nire gurasonean egoteaz kokoteraino bainago, etxean sarturik egoteaz diot, aurten izugarri pozik bainago etxean aspaldiko partez. Urtero ikaragarri goxatzen dut hemen nagoela uda partean, nire hirian zein ingurumarietan lasai asko ibiltzeko aukera ederra eskaintzen baitit, aspaldi ez ikusitako lekuak zein lagunak, hemen bizi nintzenean bezala ohitura zaherrei berriro eusteko.Gustatzen zait asko, batik bat hemen bizi nintzela oso erresumindurik nengoelako inguratzen ninduen ia guztiarekin, oraingoan ordea esan liteke sekula ez bezala zoriontsua nintzela, beti gazi-gozoak egonda ere, nik uste emaitza ezin txukunagoa dela, nola izan bestela maite dudan familia izanda, nola esan bestela aspaldiko deabruak behin betiko ondo uxaturik, aspaldiko hainbat gauzarekin ia ustekabean berradiskideturik.

Edonola ez, erne ibili beharrean nago, bestela malenkoniara jotzen baitut ezinbestez. Erne ibili eta ahalik eta gehien goxatu behar eskura dudanean. Aurten ez dago aparteko bidaiarik. Pena da, jakina, izugarri maite dudalako leku berriak ezagutzea. Ezinezkoa da, aurrezteko premia nagusitzen da beste hainbat familiatan bezala, denok badakigu zergatia, ezta beharrezkoa beraz ezer sakondu beharrik.

Eta bai, oso zuzena eta zorrotza omen da telebistatik pasatzen duten iragarki iada famatu hori, denok daukago herritxo bat nola edo hala oporretan egoteko, bai gure aiton-amonena edo agian maileguzkoa. Merezi du noizean behin zure jaio-bizi-maite inguru horretan berriro murgiltzea, esan bezañla lehen, gazteago zinela edo auskalo zein mobidetan sartua, inoiz edo gutxitan antzematen ez zenituen gauzetaz goxatzeko parada izan dezakezu, duda izpirik gabe. Ni horretan nago egunez egun, nire betiko ezinegoa, nire gurasoenean egonda, egunero leku berean sartuta eta nahitaez txitean-pitean ere nire gurasoekin hika-miketan, ziurra izanagatik. Ipurterre hutsa naiz, aitortzen dut, horrexegatik badut premia ikargarria bihar edonora txangotan ospa egiteko. Zorionez, aldiz, baton batek daki inongo ostatu dotore edo hotel garesti batean lo egin beharrean nire gurasoenean egingo dut nire familiarekin, non hobeto zuretarren artean baino.

Eta oreinei dagokienez, baietz ba, izugarri polita da zure hiri inguruan halako eremu batez goxatu ahal izatea. Liluragarria benetan urmaelen ondotik paseatzea eta zure parean mota guztietako landareak, hegaztiak eta batik bat oreinak ikusi ahal izatea. Natura hiri atarian, berebizko pribilegioa inongo eta inolako Green sari batek erakutsi ez didana, niri hiriko gainontzeko hondare edo onura berdeetariko bat.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...