miércoles, 11 de julio de 2012

TXAKURRAK BETI TXAKUR

Los antidisturbios siembran el Caos en Madrid atacan a mujeres y niños la niña de la 
















Ez, ezta bidezkoa, ez eta gizagelezkoa, zentzunezkoa edo, ezin da zati bat hartu eta guztia dela, hori gauzak gehiegi murriztea omen da, baita muturreraino eramatea ere. Zentzudunak, zuzenak izan beharrean gaude, batik bat jendartean zer edo zer aldarrikatzen duzunean, kontuz eta tentuz inor debalde ez iraintzearren. 

Baliteke, baina nik ikusi ditut irudiok eta zera otu zait, zer da gogora etorri zaidan aurrenekoa? Bai, txakurrak beti txakur, gaztetan ezagutu eta pairatu behar egin nituenak bezalakoak. Ez zuten inolako erreparorik zu jipoitzeko, izan ere, zu harrapatu ezkero bazenekien gainegurra jasoko zenukeela, zertarako ezetz esan denok ondo baino hobeto dakiguna.

Eta oraingo hauekin beste hainbeste, agintarien aginduetara daude, inoiz ez haien moduko hiritarrenetara, baimena emanak dira edonor gogara jipoitzeko eta gogor eusten diote pribilegio horri, ez diote muzinik egiten, ez, badakite zeintzuk diren euren etsaiak, host, haiek babesten duten sistemarenak, eta ezin hobeto betetzen dute euren betebeharra: jende xehearen kontra oldartzea,  kalean protesta, ezein protesta, egiten duenaren kontra, edozein eskubide aldarrikatzera ausartzen denari egur pila emanez, badaezpada, gainontzekoentzat eredugarri.

Ezinbestekoa al zaie horren gogor, krudel, errukigabe jokatzea euren eskubideak baino aldarrikatzen ari direnenekin. Nik uste ezetz, ezin konformeago eta harroago daudela euren jokabidearekin, txakurrak dira eta euren jabeen txokoa baino ez dute babesten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...