martes, 3 de julio de 2012

I+Dkeriak


Zer esanik ez, dagoeneko potroetariano ditxosozko txapeldun gorrietaz. Gustatu egin zitzaidan partida, nola ez, gustuko baitut futbola eta mundiala izan zen, merezi zuten irabaztea duda izpirik gabe. Nire onetik ateratzen nauena aldiz garaipenaren inguruko ia guzia omen da, bereziki espaniar nazionalismoa, egon badagoelako nahiz eta haiek etengabe guztiz kontrakoa sinestarazi nahi diguten, eta jakin dakigu zertan datzan, Espainian Gaztelako hizkuntza zein kulturarekin zerikusia ez duen oro deseustatzea edo baztertzea, betidanik izan da horrela espainiar nazionalisten gogoan, Espainia osoa, Espainia anitza, Espainia ezberdina, bateratzea Gaztela zabalduago bat eginez. Eta horri eusten diote baldin bada inkonszienteki ere La Rojaren garaipenari muzin egitekotan iraintzen zaituztenean ezikasia edo kaskamotza zarela leporatuta, halakoetan rojazalegoarekin bat egitea ia ezinbesteko, betebeharrezko, agian gizalegezko ere suertatzen baitzaigu guzti-guztioi motzak ez izatearren, ikusi, entzun edo irakurri besterik ez dugu behar Piqué eta Pujolek senyera erakusteagatik jasotako irainak-eta, espainiar zintzo eta jatorren gogoan ez baitago lekurik haiek bezalakoak ez diren beste ustezko eso susmopeko espainiar batzuen nortasuna onartzeko aukerarik.

Alabaina, garaipenaren jaia bukatu eta lehengo egoerara begiratu behar berriro ere, eta zer egoera benetan deitoregarria, larri-larria, nozitzen ari garena, Espainaren gainbehera ezta ekonomikoa bakar-bakarrik, gizartearen arlo guztietakoa baizik, ezinbesteko dugu, bai, horri lehenbailehen aurre egitea, ezinbesteko dugu nolabaiteko eta erabateko erreforma bat gauzak errotik alda daitezen, bestela ezin aurrera egin. 

Bitxiena, ordea, badakigula nola aurre egin krisialdi hau nolabait gainditzeko, zertara jo behar dugu eredu ekonomiko berri eta arrakastatsu bat sortze aldera, zein izan litekeen eraikuntzaren burbuilaren ordezkoa. Badakigu atzerrian hainbat herrialderen arraskataren gakoa izan delako. I+D  delakoaz ari naiz, noski, esaterako Alemaniak atzerrian saltzen duen gehienaren oinarria, hots, nazioarteko merkatuan garaile izateko. 

Denetariko ikerkuntza omen da gakoa, edozein gauza iker eta asma daiteke zenbait produktu berri edo sortu eta saltzeko asmotan, arlo guztietan. Nik badut etxean medikuntzarekin loturiko ikerkuntzaren nondik norakoez luze eta sakon hitz egiten didana egunero. Hala ere, jakin badakit medikuntzarekin zerikusia duen guztia hain garrantzitsua izanda ere, badirela beste gauza batzuk, agian arinagoak edo huskeria hutsak direla ematen dutenak, oso apropos-aproposak izan daitezkeenak zenbait merkatu zulo betetzeko edo. Hori dela eta, nola ez poztu, alegeratu, halako albiste bat irakurrita, halako albisteak baitira bene-benetan nire sorterriaz harro-harro sentiarazten nautenak, eta berrito diot, baita huskeria galanta izanda ere.


Gasteizko enpresa batek aerosol bidezko janaria merkaturatu du


Txurro, talo edota tenpura aerosol bidez jateko aukera kaleratu du New Food Sprayk. Andoni Luis Aduriz da proiektuaren bultzatzailea eta Jaurlaritzaren laguntza izan du.

Txurro, talo edota tenpura aerosolaren bitartez jateko aukera plazaratu du New Food Spray Gasteizko enpresak. Andoni Luis Aduriz  sukaldariak abiarazi du ekimena eta Eusko Jaurlaritzaren 4,8 milioi euroko laguntza jaso du. Europan elikagaiak esprai moduan banatzen dituen enpresa bakarra da. 
Sortzaileek adierazi dutenez, lehen Espainiako merkatuan esnegaina zen aerosol moduan topa zitekeen janari bakarra, eta orain aukera urri horri aipatutako txurro, talo eta tenpura oreak erantsi dizkiote. Adurizek onartu du proiektu hau "amets" zuela eta, hasiera batean "erokeria" iruditu arren, Jaurlaritzaren laguntzari esker gauzatu duela —aurrekontuaren erdia baino gehiago ordaindu du—. Euskal Autonomia Erkidegoan sarerik ez duen supermerkatu talde bat ari da produktuak banatzen, baina enpresaren nahia merkatua bertara ez ezik, AEB, Brasil, Portugal edota Angolara hedatzea da.
Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariak enpresari egindako bisitan nabarmendu du ikerkuntza eta berrikuntzaren sustapena "mundua konkistatzeko" giltzak direla, eta publikotasun eta pribatutasunaren arteko elkarkidetza goratu ditu. 
New Food Sprayk hamabost lanpostu sortu ditu eta 2.500 janari pote sortzen ditu orduko. Etorkizunean krema, gozoak, olioa zein ozpina merkaturatu nahi ditu gisa berean.



No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...