Esan didatenez gaur udara amaitu da -esan ni bestela jabetzen ez naiz eta-udazken hastapenetan gaudela. Ederto ba, eguraldiak ostera guztiz kontrakoa esanagatik, gaur udamina eman du, egun sano ederra izan baitugu hor kanpoan. Eta zer esanik ez goizeko lainoak osoro barreiatu orduko, zerua oskarbitu orduko, horrezkero eguna kostaldean pasatzea erabaki dugu urteko halako egun eguzkitsu eta bero apartok nola edo hala albait gertuen goxatu beharrean gaudelakoan. Artedoko hondartzaren ingurumarietaraino ondoratu gara, paraje ikaragarri ederra, demasean, baina esaidazu zuk zein ez den ederra, zoragarria, Berezko Paradisua den Asturias honetan... Edonola ere, goizean ibilaldi motz bat egin ostean, txikerra lepo gainean ez hartzearren gehienbat, bazkalostean Artedoko itsasarteko hondartza apal eta meharreraino gerturatu gara. Badu, bai, bere xarma udazken hasieran jendea uretan plisti-plasta ikusteak, bai noski, hordartza ia hutsik egonda eta iparraizeak gogor, bortitz, jotzen zuela, uretako zein eguzkipeko bizpahiru bainulariekin errukigabe. Izan ere, nire ustetan baldin badago urtaro benetan ederrik hori da udazkena, urteko galantena, moñoñoena, sikeran zuhaitz, landare edota loreen kolore zein lurrinei dagokienez. Areago, nik esango nuke udazkenean itsasoko kresalarena ere aparte-apartekoa dela, edo agian hau da nire txikitako udazkenetako oroitzapen kresaldua, auskalo. Dena dela, gaurkoa bai izan dela egun atsegina, gozoa, zirraragarria, eta horrexegatiken ere hona ekarri dut, den-dena kexak edo atsekabeak izan ez daitezen behinik behin.
miércoles, 25 de septiembre de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario