miércoles, 25 de septiembre de 2013

TAXIRUZURGILEA


Ene, gaur arratsaldean etxetik presaka, doi antxintxika, irten gara nire emaztearen lagun bat gure zain zegoela erdigunean, haurrak ia arrastaka generamatzan. Sanmateotan gaude, hiriko jaiak edo antzeko zerbait, ez nago ni oso seguru, jai giroa ez baitut inondik somatzen, baina tira... Orduan, bera eta haurrak arnasestuka zihoazela arin-arin, emazteak taxi batera igotzeko agindu eta barruan geundela "Uria Kalera. arren!" esan diot taxilariari. Orduan ere, esandako kaleruntz zuzen-zuzen joan beharrean taxilari txit atsegin eta isilak nire emaztearen gurasoen auzorantz jo egin du guk erdiguneraino joateko egiten dugun ibilbidea hautatu ordez; hau da, sasikoa desbideratu egin da. Hasiera batean ez diot tutik ere esan, badaezpada jakina, baten batek daki aldapetan gora bidea laburragoa ei zitzaigun auskalo nondik laburtzen edo. Baina ez, berehalaxe jabetu naiz zuzen-zuzen joan beharrean inork ez eskatutako tourneé turistikoa edo egin nahi zigutela. Eta orduan bai, orduan galdetu behar izan diot ea erdiguneraino iristeko Narancopeko eraikin aurre-erromantikoetatik igaro behar genuen halabeharrez. Taxilariak ez dit batere erantzun, mutu geratu egin da, eta delako auzoan zehar gindoazela kale mehar eta ilun batetik behera egin du erdiguneraino arinago joateko eta kitto. Nik ordea gauza bat erabaki egin dut, noski baietz, hurrengoan mozorratuko dut nire auskalo nongo edo nolako azentua, asturiar egiten saiatuko naiz badaezpada, "¿Pues averanos hasta'l centru, ho?" Hori edo hurrengoan ere emazteak berak esan diezaiola!

No hay comentarios:

Publicar un comentario