jueves, 19 de septiembre de 2013

ARDANTZATIK MAHASTIRA



Gaur asmatu dut Josema Azpeitia lagunaren bidez Oñati aldean txakolina egiten ari direla, mahastiak eta guzti landuta zituztela aspaldidanik edo, auskalo. Txunditu egin nau ardogintzarekin zerikusia duen orok ikaragarri erakartzen gaituelako hamaika arrazoirengatik. Harrituta bai, alde batetik Debagoienetik oso gertu bizi naizelako (ni behintzat Oviedo eta Gasteiz aldean bizi naizelakoan nago handik hona ari bainaiz etengabean), eta ez, gaurdaino ez naiz enteratu bertan inolako mahastirik zegoela (eta nik uste hortik orain dela urtebete egon nintzela, Leintz aldean behintzat, maiz joan ohi dugu eta, baina ez nuen mahatsik ikusi, bat ere ez, baliteke itsumustuka goazela bizian zehar). Poztekoa bezain harritzekoa, denok uste bezala txakolina kostaldekoa edo Aiara aldekoa, eguzkitsuagoa denez, Debagoiena beti ilunegia, altuegia eta hotzegia begitandu zaigu; baina tira, dastatu beharrekoa, jakina. Egia da, aldiz, urteak joan ahala, eta eguraldiaren aldaketarekin batera, gero eta iparreruntzagoan landatzen hasi dela edonon (Asturiasen bertan Caldaseko menciak gero eta entzun handiagoa omen du, oraintsu gainera bertako upategi batek medialdeko ardo onenaren domina jaso zuen Italia aldean), eta jakin, badakit ere hor nonbait leituta, Cataluña aldean ere Aurre-Pirineoetara jotzen ari direla mahatsa landatze aldera. Gizpuzkoakoa, Debagoienekoa, ideiarik ez, aitortzen dut, hain gertu, hain maiz hara joanda eta aldi berean bertako hainbat gauzez guztiz ezjakina, gauza bai xelebrea. Txunditurik nago edonola ere. 

Bestalde, nik uste merezi duela hizpidera ekartzea aintzenean bazeudela mahastiak edonon ardoa ezinbestekoa zelako mezatarako, Araban bertan badakigu mahastien landatze muga ez dela beti Errioxara, aspaldiko Nafarroako Sonsierrara, mugatua egon, Mendebal Ibarretako eskualdean, Ebro Garaiaren ondoan, mahastiak egon direla ez oso aspaldira arte. Izan ere, Arabatik irten gabe ere toponimia oso adierazgarria da antzinako mahastigintzaren hedaduraz, badago Gasteizaldean bertan "ardantza" (mahasti) toponimo zahar pila honen antzinateko lekuko, besteak beste: Ardantza (Apellaniz, Manurga, Birgara Goien, Monasterioguren, Ondategi, Domaikia), Andartzaia (Amarita, Durana , Ardanzeta (Lubiano), Ardanzarra (Zuhatzu), Ardanzeta (Gometxa, Durana, Uribarri-Arratzu), Andartzaia (Amarita, Durana , Ardanzeta (Lubiano, Ariñez, Artaza, Gometxa, Apodala, Lagran) eta, jakina, hauen eratorri andana. Bitxikeria, huskeria, txorakeria galanta, bai, baina gai honen kontura zer edo zer idazteko beti parada ona.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...