sábado, 7 de septiembre de 2013

ITSASORA BEGIRA



Zer nolako egun ikaragarri ederrak gauden txoko urrun eta baztertu honetatik, urtero bezala liluraturik Irlanda mendebaldeko alderdiak gogora ekartzen dizkidan zonalde honetan, zer-nolako plazer handia itsasora begira bazkal/afaldu ahal izatea baldin bada oraingoz makal xamar dabilen iparraizearen beldur ere, are plazer handiagoa astegunotan ia hutsik dauden hondartzetan bainu hartu ahal izatea oinazpiak izozten dizkizun uretan eta betiere olatu izugarri bortitzei erne-erne badaezpada. Zer nolako sufrikarioa lantzean behin internetean sartu ahal izatea wikia dabilelarik munduko gauzak beren txarrean dirautela egiaztatzearren, aztoratzen gaituzten arazo edota bidegabekeria gehienak inork funtsean konpondu edo ezabatuko ez dituelakoan, zer nolako nekea ere laster egunerokotasun latz, beldurgarri eta ilun batera itzuli beharra, zure eguneroko buruhauste zein nekeetara, inondik inora argitzen ez den etorkizuneko laiotzera. Baina itzuli, itzuliko gara noski baietz, geroari muzin eginez oraina 
goxatu bitartean iparaize zakar eta errukigabearen baimenez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...