sábado, 27 de septiembre de 2014

ABERRIAAAAA!!!!!


Bazegoen nire kuadrilan egitxu bat, hau da, jeltzale porrokatua zen tipo bat, ez zuen euskal kulturarekin inolako lotura edo jakiminik, gogokoen zuena, aldiz, Historia bera zen, batik bat II Gerra Mundialarekin zerikusirik zuen oro, egia esan III Reicht omen zen benetan eta ikaragarri atsegin zuena. Bestalde, gure lagun hori mozkortzen zen aldiro, hau da, zapatuero edo, jeltzaleen aberri kantu zaharrak kant... deardaka, orroaka egiteari ekiten zion buru belarri, gehien bat kale gorrian eta betiere bere onetik at. Areago, behin baino gehiagotan hain mozkorrik zegoen ezen ezer kantatzeko gogo eta indarrik gabe baitzegoen, orduan bere ahotik ataratzeko gauza zen irrintzi bakarra, doi arnasestuka "aberriaaaa!" garraisi ozen eta guztiz lekutik kanpo bat izan ohi zen, eta, zer esanik ez, alboko guztion auzo-lotsarako ere bai. Ba hori, gaur goizean Pujolek atzo Parlament delakoan emandako hitzaldiarena irakurritakoan G laguna akordura etorri zait.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...