lunes, 22 de septiembre de 2014

AZOKA



"Banoa Ameriketara, bizimodu berri baten bila, hutsetik hasteko asmotan, egiazko gizon libre izateko gogoz, hainbeste nazkatzen nauen mundu zahar bidegabe zein gupidagabeko honetatik asago, nire auzokoen gorroto eta beldurrei purrust eginez, nire ama bezalako jaun handiustekoei bizkarra emanez, izan nahi nuen gizonari muzin eginez. Banoa bai, harresiko Hegoalde edo Eguerdiko atetik Sevillarantz, non itsaso zabala zeharkatu ahal izateko nire odol garbiaren froga guztiak, aspaldi nire aitak behar bezala asmatu eta ordaindutako agiri zigiludunak, azkeneko aldiz erakutsi eta ordaindu ere behar izango dizkiedan gure Errege txit katoliko eta are egoskorragoren erresumako zerbitzari zikoitzei. Banoa ere oraindik egun argitan, ilundu aurretiko azken orduan bertan, kaleko jendetza gutxitzen hasi denean, azoka eguneko harrabotsa ia zeharo itzalita, azokariak euren dendak zein tamalez ez saldutako merkantziak biltzen hasi direnean. Badago atso bat ezagun begitantzen zaidala, ni ikusi orduko burua makurtzen duena. Auskako zer dela eta, baliteke Garzia Olarteko merkatari herragarri zein judu odolekoaren semea ezagutu izana, baliteke ere hiritik ospa egiten duen iheslari madarikatuaren patu beltzak inondik ere kutsatzea nahi ez izatea. Niri bost axola, ni banoa hemendik behin betiko, ez naiz inoiz itzuliko, inork ez nau geldiaraziko."

AZOKA - Txema Arinas

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...