Eskoziarrek ezezkoa eman diote independentziaren aukerari. Ez dakit nik zuzen ala oker jokatu duten, ez dagokit niri halakorik ebaztea, nire ustetan herriak beti zuzen daude bozka ematen dutenean -ez baldin bada jakina beste batzuen kontra jarduteko edo-, hori demokraziaren muina delakoan bainago. Horrenbestez zoriondu baino ez ditugu egin behar eskoziarrak, batik bat ezezko hori emateko aukera izan dutelako, hori baita eskoziar erreferenduma zoragarria egiten duena, itzelezko eredua bilakatu egin dela eskoziarren antzera euren burujabetasunaren nondik norakoak erabakitzeko aukera aldarrikatzen dutenendako. Bai, ondo asko irakatsi baitigute eskoziarrek, britainarrek, posible, guztiz bideragarria dela estatu gabeko nazio batek aukera hori izatea demokrazia lege edo giltza izanda. Posible da, bai, indarkeria erabiltzeke, hau da, zuk bezala pentsatzen ez dutenen kontra jo gabe, posible da inor ez akabatzea zure helburuak noizbait lortzearren. Posible da nork bere argudioak edo leialtasunak mahai gainean jarriz eta batez ere mahai inguruan eztabaidatuz. Posible da kontrakoari gorrotorik izan gabe, kontrakoa printzipioz iraindu gabe, kontrakoa etsai bihurtu gabe. Irakaskizunak ugari dira, noski; nire ustez eredu demokratiko eta gizalegetasunarenak nagusi omen dira. Hala ere, badago beste irakaspen bat oso adierazgarria, garrantzitsua euskal abertzaleondako: berdin dio zure ikurrak, ikurrinak edo nonahi eskegita dauden ala ez, zure kideak kalera parrastaka ateratzen diren ala ez, antzerako suertatu egin da Eskozian azken asteetan, YES hitzaren iragarkiak eta edonon azaltzen baitziren, nagusi baitziren Edimburgo bezalako hiriburu unionista batean, eta beste hainbeste kalera YESen alde irtendako jende andanarekin. Edo bestela izanda, eta hau inor iraintzeko gogorik gabe, albait deskriptiboen izatearren baino, ezin dira parekatu Boronia eta Euskal Herria, ez dira gauza bertsua, ez dira sekula izan, behinola karlistadetan ezin ageriago ikusi bezala, eta hau baliteke Ertarotik zuzen-zuzen etortzea, bandoen garaiko liskarretatik edo. Hau da, independentziaren alde egin ezkero, Eskozian bezala erabilitako bailabideak eta ideiak aintzakotzat hartu behar dituzu, inondik inora ez XIX mendekoak gaur arte bezala.
domingo, 21 de septiembre de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario