jueves, 11 de septiembre de 2014

LEHEN ESKOLA EGUNA



Gaur eskolara txikerraren bila joan naizela gurasoek goitik behera begiratzen zidatela sumatu ditut, bai, haietariko askok erruki keinu batez eta banaka batzuek ere irriparre oker eta maltzur batez, adierazi nahian bezala: "hau pena, hau, hain mutiko txintxorta, guapoa, txuria eta abar. Ez diot inolako garrantzarik eman, noski, badakit askorendako nahiko tipo xelebrea izan naitekeena, agian piskat hotza, uzkurra, baliteke nire piura zein nire demaseko diskrezioagatik, hots, behartuta baino inori hitzik egiten ez diodala normalean ezagun ez ditudanei esatekorik ez baitiet, ez besterik. Edonola ere, nire kakanarrua ikasgelatik irten orduko ea zer moduz bere aurreneko eskola egunean galdetu eta berak tutik ere ez dit esan nahi izan, umemokoak ere ez zidan esatekorik. Honezkero, etxera bidean gindoazela, bere ikaslagun batekin topo egin dugu eta zera esan dit haurrak

-Andereinoak galdetu dio Mikeli non egon den oporretan eta honek ez dio ezer erantzun nahi izan.
-Nola ezetz, Mikel? -galdetu egin diot nik itxurarren- Ez diozu esan Angelari zure bi aitonamonean egon zarela, hainbat lekutara joan zarela, bai mendira, bai hondartzara, bai hemen Asturias aldean, bai Euskal Herrian zehar?
-Ez, esan diot etxetik ez naizela mugitu, aspertu egin naizela udara osoan.

Orduan bai, orduan ulertu egin dut bat-batean gurasoena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario