martes, 30 de septiembre de 2014

EUSKO GUDARIAK


Mk aurreko garaiak faltan somatzen zituen. Kale borroka atsegin zuen oso, batez ere astebururoko iskanbila haiek bere herriko alde zaharrean. Izan ere, gatazka premiazko izaten zuen nolabait bizirik zegoela gogoratzeko, hau da, astegunetako nekea eta asperra ahazte aldera, bere osasunaren onbeharrez zela esan ohi zuen erdi txantxetan. Mk ez zekien askotxo politikaz, ez eta EHko Historiaz ere, beste batzuek herrikoan kontatzen ziotena baino ez; baina, egia esan, M barrikadetan zoriontsua izaten zen.
Gk oso gaztea zen, egia esateko hamasei urteko umemoko bat zen. Gk ez zituen garai zaharrok ezagun, anaia nagusiak eta enparatuek kontatu ohi ziotena izan ezik. Gk pena hartzen zuen bere EHren askapenaren aldeko harri kozkorra ekarri ez izanaz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

¿TRUCO O TRATO?

       Son la una y pico de la mañana y oigo que llaman a la puerta de casa. Retiro la mirilla para ver quién está al otro lado y solo veo...