Zure dolumina zure seme nagusiaren musuan ispilaturik Oviedora bueltatu eta bere aiitonarena kontatu eta gero, bihotza hamaika pusketan. Ez dakit zenbat lagun edo senidek haurrei ezer ez kontatzeko aholkua eman didaten azken egunotan. Muzin egin diet denoi, ez baitut ulertzen, are gutxiago konpartitzen, gaur egungo joera hori haurrak bizitzaren oinaze-minetik babesteko edo gutxienez berririk izan ez dezaten. Zer dela eta bizitzaren alde ilunak, itsusiak, latzak, garratzak ezkutatzeko mania hori? Sufrimendua zer den ez dakiten gizabanakoak hezi nahi al ditugu? Bizitzaren gazi-gozoak euren neurrian hartzen jakingo ez dutenak? Txikitan nire amaren parteko aitona hil zitzaidan nire seme nagusiaren adin berberean, nik neuk nire amaren doluminaren berri izan nuen, bai noski, ozta-ozta ezer ulertzeke baina egun haiek baditut ondo asko nire gogoan lanbro artean baldin badira ere. Bestela gaur egun zer izango nukeen, zer oroitzapen, zer irudi, zer-nolako bihozmin gezur edota disimuluzko geruza baten azpian? Izango nukeen nire oroimenean berebiziko hutsune bat, ez besterik, kalte baino egingo ez zidana. Beirazko gizakiak hazi eta hezi nahi al ditugu?
lunes, 20 de abril de 2015
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario