martes, 14 de junio de 2016

SAN ROKEKOA



Bart gauean irakurria, Joxean Agirreren azken liburuan; nik uste pasarteak merezi duela hona ekartzea:

"CICATRIZ EN LA MATRIZ -Eukal rockaren aurpegi biak, argiena eta ilunena, biltzen dituen talde gasteiztarra. Las Nieves psikiatrikoan eraturiko lehen desintoxikazio unitatean sortu zen. Migel Gutierrez psikiatrak kontatu duene, 16 heroinomano zituzten taldean, eta okupaturik edukitzeko hasi ziren hainbat ekintza antolatzen, baserrietara irteerak eta kirol ekintzak, esate baterako, eta egitaray horren barruan bigarren eskuko bateria bat erosi zuten. Gero Cicatriz osatuko zutenak hor hasi ziren entseatzen. Taldearen bigarren kontzertua punk samarra izango zen, Nacho kantariak Eguzki Irratiko elkarrizketa batean kontatu zuenez. "Lolak, San Markos tabernako jabeak, ea inauguraziora joango ginen galdetu zigun eta baietz esan genion. Berrogeita hamarren bat lagun agertu ziren, gehienak tripiarekin pasatu samarrak, eta giroa berotuz joan zen. Jendea elkarri botilak botatzen hasi zen eta zaurituak egon ziren. Batzuek lurrean zerraldo bukatu zuten. Jabeak gure zaleak izan dira geroztik. Handik egun batzuetara Lolarekin topo egin genuen berriro, eta ea zergatik inauguraziora ez ginen agertu galdetu zigun. Orduan ohartu ginen tabernaz nahastu ginela eta, San Markosera beharrean, San Rokera joan ginela". (Elena Lopez Agirre - Del Txistu a la telecaster)

GIZAJOEN KATALOGOA - Joxean Agirre

No hay comentarios:

Publicar un comentario