Ez dakit zenbat delako herri galdeketa denok aldez aurretik ondotxo asko bagenekiena egiaztatze aldera, Aramaio, Arrasate, Azkoitia eta gainerako herriotako gehiengo abertzalea euskal estatu independiente baten aldekoa dela. Izan ere, egiazko haustekundeak ospatzen direnean herri gehienotan Bildu suertatu ohi da gairaile, jakina; baina, herri galdeketa horietan independentziaren aldekoa den hautesle kupuru nabari batek hitzez eta eginez autonomista den alderdi bati botoa ematen dio, alafede. Haustontziek egiazko eragina/garrantzia dutenean, noski. Zergatik ez dira herri galdeketa hauek hirigune handietan egiten, hau da, hiru hiriburuetan edo Barakaldo, Irunen, Eibarren edo...? Gauzak horrela hau guztiau komedia hutsa begitantzen zait independentisten animoak edo fedea sustatzeko zein jendaurrean gaiaren inguruko hautsak harrotzeko. Areago, abertzalego tradizionalarendako propio antolatutako elizkizun moduko komeria: "jo dezagun egun batez denok independentistak bagina bezala; datozen hauteskundeetan ordea ikus dezagun Bildukoek zenbat boto independentista eskuratzen duten, ikus dezagun EAJ berriro garaile suertatzen den, egiazta dezagun Podemosekoak bigarrengo kokatzen diren independentisten aurretik. Eta ez, ez dut pentsatu nahi herri galdeketok aipaturiko herriotan egiten direla abertzale tradizionalak egiazko EH delakoan daudelako eta gainerakoa noizbait berenganatuko duten eremua.
lunes, 6 de junio de 2016
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario