jueves, 17 de agosto de 2017

BASAPIZTIAK



Zu bertatik bertara ezagutzeke gorrotatzen zaituztenok. Zuk egiatan pentsatzen duzuna jakiteke denetarik leporatzen dizutenok. Zuk idatzi duzuna irakurtzeke idazle bezala mesprezatzen zaituztenok. Zu nongoa zaren, zein hizkuntzatan idazten duzun, nortzuek argitaratu/tzen dizuten, non eta nortzuentzat idatzi duzun ondo asko jakinda behingoan sailkatzen zaituztenok, zuk edozer egiten edo esaten duzula betiere gaitzesten dizutenok. Letren mundua ezta mundua bera baino bereziagoa, apartagoa, ez, guztiz gordinagoa, zakarragoa, purtzilagoa baizik. Eta horrexegatik ere, idazkuntza bizitza bera bezain etsigarria omen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

EL RESORT

         Sueño que por la razón que sea estoy sobre una tumbona en una playa inmensa de fina arena blanca y frente a un mar manso y de color...