lunes, 28 de agosto de 2017

DENTISTARENEAN


Seme txikerrak eta biok nagusiari lagundu diogu dentistarengana daramatzan bracketak estutze aldera. Kontsultara heldu eta bost minutura nire seme nagusia bazegoen gurekin kalera itzultzeko prest. 90€ kobratu dizkit, alajaina. Dirua irabazteko biderik laburrena begitandu zait, bai horixe (ondo asko jakinda guztikoaren parte xume bat zela; baina hala eta guztiz ere bost minutu eta trukeseko klik-klak bat...)eta gainera inor biluzgorritzeke. Horrez gain, Oviedoko harreragilerik desatseginena ezagutu dut, eta horrek badu meriturik ia denak atseginak, oso, diren hiri batean; komentatu diot, ordaintzera nindolala, benetan mingarria zena dentistaren gelatik kanpo zegoela, eta ez dit ulertu, ez ulertuarena egin dit ala ez zegoen konforme; baina, bekozkoa eta guzti jarri dit andrazko malapartatuak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...